2026-03-17
HomeEkintza SindikalaConfebaskekin genuen bilera bertan behera uztea erabaki dugu

Confebaskekin genuen bilera bertan behera uztea erabaki dugu

Behin baino gehiagotan azaldu dugu gure desadostasuna Pello Guibelalde, Adegiren Presidenteak egindako adierazpenen aurrean. Krisiak gaztedia larriki kolpatzen du, langabezia altua eta prekarietatea sufritzen dute. Egoera hau izanik, lotsagarria iruditzen zaigu, gaztedia egitea bere egoeraren erantzule. Onartezinak eta iraingarriak direla deritzogu. LABentzat adierazpen hauek ez dira anekdota huts bat, Patronalaren gehiegikerien adierazgarri dira.

LABen iritziz Guibelalde berak ateratako ohar laburrarekin ez da zuzendu kontua. Barkamenak eskatu bazituen ere, ez zaigu nahikoa iruditzen ez adierazteko moduagatik ezta edukiengatik ere. COFEBASKek, bere aldetik, oraindik ez du ezer esan. Zentzu honetan, Adegi CONFEBASKen parte den heinean, LABen ustez, ezin da begirale soil moduan geratu. Adierazpen horiekin ados dagoen edo ez argitu behar du. Ixilik egoteak baiezkoa ematen du aditzera.

LABek aspaldi jarri zituen bere proposamenak mahai gainean. Hitzartzea, negoziatzea, akordioak… ez dira sekulan izan eta ez dira izango hitz arrotzak LABen jardueran, baina ez edozein preziotan. LABentzat, patronalak sortutako egoeraren erantzule langileak egiten diren bitartean, ezinezkoa izango da harremanak normalizatzea. Horregatik, egungo egoeran, ez dugu baldintzarik ikusten Urriaren 15erako aurreikusia zegoen bilera egiteko eta bertan bera uztea erabaki du LABek.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...