2025-12-17
HomeIndustriaMetalgintzaCondesaren etorkizuna bermatzeko denon inplikazioa ezinbestekoa da, Jaurlaritzarena barne

Condesaren etorkizuna bermatzeko denon inplikazioa ezinbestekoa da, Jaurlaritzarena barne

Condesako ELA eta LABek, gure etorkizunari buruz ezer jakin gabe jarraitzen dugula salatu nahi dugu gaurkoan. Condesak, bankuek eta Arcelor Mittalek urtarrilean sinatu behar zuten akordioa oraindik ez dute adostu. Bitartean, Legutioko Condesa Fabril eta Inox-en lan karga faltari dagokionean egoera benetan larria da. Condesako ELA eta LABek konponbideak eskatzen ditugu, gure etorkizuna zein izango den ezagutu nahi dugu. Condesa bideragarria da eta ez dugu onartuko inoren interes partikularrek arriskuan jartzea.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak beste behin ere Condesako Enpresa Batzordeari emandako hitza ez du bete, eta ez digu balizko akordioaren inguruko informazio berririk eman. Gure ekimenez maiatzaren 19an bilera bat izan genuen orain arteko bilera bakarra, eta 3 asteko epean bilera berri bat deitzeko konpromisoa hartu zuen. Gaur arte. Aldi berean, bereziki mingarria egin zaigu EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean izandako jokaera: ekainean egindako agerraldian elkartasun hitzak eskaini baina testu bat adostea erabat baztertu zuen modu txarrean. Argi esan nahi diegu hitz hutsalak jasotzeaz nekatuta gaudela eta, Eusko Jaurlaritzaren ixiltasuna eta urruntasuna babestu beharrean, erabakiak hartu behar dituztela langileak eta euren eskubideak defendatzeari begira.

Hori dela eta, inplikatutako alde guztiei, Eusko Jaurlaritzari barne, Condesaren Euskal Herriko lantokien etorkizuna bermatzeko inplikazioa eskatzen diegu

Bitartean, salaketa lanarekin eta mobilizatzen jarraituko dugu. 
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.