2026-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaCondesako langileek produkzioa gelditu eta Gasteizko kaleetan manifestazioa egin dute

Condesako langileek produkzioa gelditu eta Gasteizko kaleetan manifestazioa egin dute

Condesa Fabril-Condesa INOXeko komiteak atzoko greba egunaren jarraipenaren balorazio oso positiboa egiten dute, eta lanpostuen defentsan borrokan eta mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute. Bihar bertan, Arabako Aldundiaren egoitza aurrean konzentrazio bat burutuko dute 12:00etan, Arabako Ahaldun Nagusiarekin, Javier de Andrésekin, bilera dute hitzartua.

Condesa Fabril-Condesa Inox Enpresa Komiteen balorazioa greba egunean
«Gaur, hilak 13, CONDESA FABRIL eta CONDESA INOXen greba deituta zegoen eta Komiteok oso balorazioa positiboa egiten dugu egondako erantzunarekin. Izan ere, INOXen erabatekoa izan da tailerreko langileon artean eta FABRIL 15 langile eskas sartu dira lanera. Beraz, langileok erantzuna eredugarria izan da egondako zailtasunen gainetik: enpresak, nahiz eta EREan egon, inoiz baino langile gehiago aktibatu ditu gaurko, UGTk baztertu ditu hartutako konpromisoak eta atzera egin du eta azkenik, enpresak atzo akordioaren berri ematean, argi eta garbi plantilak desaktibatzea bilatzen zuen.

Greba egitearekin batera, langileok manifestaldia burutu dugu Gasteizko kaleetatik. Bertan hamarnaka langilek parte hartu dugu eta TALDEko bulegoen aurrean bukatu dugu gure aldarrikapena berresteko: konkurtsoan sartu edo sartu gabe, mobilizazioekin eta borrokarekin jarraituko dugu gure enplegua eta eskubideak defendatzeko. Halaxe helarazi nahi izan diogu gaurko greba eta mobilizazioaren bidez TALDEAri, balizko inbertsore-erosleei, bankuei eta instituzioei: enplegua eta eskubideak susntsitu nahi badituzte, aurrez aurre edukiko gaituzte.

Azkenik, gogorarazi nahi dugu bihar goizeko 12:00etan elkartuko garela JAVIER DE ANDRES Arabako Ahaldun Nagusiarekin eta ordu berean konzentrazioa egingo dugula Diputazioaren aurrean»

{linkr:related;keywords:condesa;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.