2026-02-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaCEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek Lan Arriskuen Prebentziorako Fundaziotik eratorritako...

CEN patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek Lan Arriskuen Prebentziorako Fundaziotik eratorritako 485.000 euro baino gehiago banatu dituzte euren artean

 LAB eta ELA sindikatuen oharra 
ELA eta LABek salatu dutenez Osasuneko Nafar Institutoaren Osasun eta Segurtasuneko Nafar Kontseiluaren gaurko bileran UGT, CCOO eta Patronalek Lan Arriskuen Prebentziorako Fundaziotik eratorritako 485.110,63 euro banatu dituzte euren artean. Beste behin, zenbait erakunderen finantzaketa lehenesten da Nafarroako lan osasuna eta segurtasunaren arazoei beharrezko erantzun zuzena eman baino lehen.
ELA eta LABen iritziz eskandulu hutsa da garatuko omen diren zenbait ekimen izendatzea eta bere finantzaketa, diru funtsa horiek nola erabiliko diren batere zehaztu gabe.

Diru funtsen jatorriaz eta bere kudeaketaz benetako eztabaida saihesteko asmoz, langile klasearen osasunean eta bizitzan hainbesteko garrantzia duen gai honen inguruko erabakiak hartzerakoan ELA eta LAB baztertu egiten dituzte.

Sindikatu abertzaleek nabarmendu dugu era honetan Madrilgo eredua, porrot egin duen eredua, ezarri nahi dela, nahiz eta agerian geratu aurrikuspen formakuntzan miloika euro xahutu ondoren lan osasuna eta segurtasunean hobekuntzarik izan ez den.

Honegatik guztiagatik ELAk eta LABek egungo eredu aldaketa exijitu dugu Kontseiluan, honako oinarri berriekin:

– Gizarte Segurantzaren Gaixotasun Profesionalen eta Lan Istripuetako Mutuek Nafarroan sortzen dituzten aurreikuspen funtsen soberakinak bertan geratu behar dute osorik, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nafar Kontseiluak berak zuzenean kudea ditzan.
– Ez ditzala onartu bestelako diru funtsak honelako irizpidearekin bat ez badatoz edo Estatuaren eredura baldintaturik badatoz.

Are eta gehiago, 16/2006ko Foru Dekretuak arautzen duen maiztasunez egin daitezela bilerak eskatu dute, hots lau hilabetez eta ez urtean behin. Bide batez, organo hau sortu zen funtzioetara zuzendu dadila, alegia "lan osasuneko maila eta eremu ezberdinekin zerikusia duten planifikazioa, programaketa eta kudeaketaren kontrolera". Horregatik, 2011eko memoria, 2012ko kudeaketa plana, 2011ko aurrekontu itxiera eta 2012rako aurrekontuen informazioak exijitu ditugu. Honekin batera, hizkuntz eskubideak errespeta daitezela exijitu dugu, bertako materialeak eta bilerak euskaraz nahiz erderaz burutu daitezen.

Iruñean, 2011ko azaroaren 22an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...