2026-08-01
HomeIndustriaMetalgintzaCegasa Taldean 275 langileren kaleratzea abiatu da: Cegasa salba dezagun!

Cegasa Taldean 275 langileren kaleratzea abiatu da: Cegasa salba dezagun!

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu, gaurko egunez CEGASA enpresa taldeko administrazio konkurtsalak 275 langile kaleratzeko prozedura abiatu duela.

Jakina denez, otsailaren 28an , CEGASA taldeak, “SHERPA 2 INVESTMENTS 02 S.L.U.” eta “NOVATIUM S.L.U.” rekin ekoizpen unitateen transmisiorako akordio bat lortu dute. Publikoki hainbatek euren poza agertu duten arren, gaur hasten den prozedurak islatzen du CEGASAren benetako errealitatea. 

Izan ere, Oñatiko langileen lanpostuak mantenduko badira ere, ezin dugu albo batera utzi emango den enplegu suntsiketa. Gasteizko lan zentruetan Cegasaren erabakiek ondorio tamalgarriak izango dituzte.

Sherpa Capital arrisku kapital fondoak Oñatiko lantokia bere esku hartzea injustizia haundi honetako elemento positibo bakarra den arren, ezin esan dezakegu langile hauen etorkizuna inolaz ere bermaturik dagoenik. Harrigarria da enpresako direktibo guztiek, CEGASA egoera honetara ekarri dutenak, izango dutela Sherpan lana egiteko aukera; horientzako bai, topatu dute irtenbidea, beste 275 langileekin ez bezala. Sherparen partetik enpresa erosteko azken orduko tirabirak (akordioa ez zen mediotan atera den moduan asteartean sinatu, asteazkenean baizik eta proiektu industriala ez dugu ezagutzen) eta Sherpa enpresak etorkizunean izan ditzakeen birsalmentarako aukerak (enpresa "ia oparitua izan da", oso merke saldua) etorkizunean, ziurgabetasun egoeran uzten ditu langileak. LABek arretaz jarraipena egingo dio Sherparen etorkizuneko bilakaerari, ez du espekulazioarik onartuko eta langileen enpleguaren eta eskubideen defentsa irmoa egingo du. 

Cegasa moduko euskal enpresa erreferentzial (1934an sortua) baten itxiera izan daiteke ERE honek suposa dezakeena. Hamarkada luzetan langileen kontura aberastu eta gero, eta hainbat dirulaguntza publiko jaso ondoren, langileek kaleratze masiboa pairatu dute, 275 lanpostuen sunsipena, hain zuzen ere. 15,3 miloi inguru dira 2009 eta 2013 urteen artean CEGASAk jasotako dirulaguntzak, Arantxa Tapiak parlamentuan azaldu zuenaren arabera. Hori guztia unitate txiki bat salbatzeko. Hori da eman den alternatiba. Nola da posible urteetan mundu mailan liderra izan den enpresa bati hainbesteko dirulaguntzak eman izana berme gabe, haren bilakaera bultzatu gabe?

Ardura instituzionalak ez dira hor geratzen, ze, Arabako Fori Aldundiak eskuartze zuzena izan du Cegasa Taldearen bilakaeran. Izan ere, dirulaguntzak eman zizkion eta hartzekoduna izanda, administratzaile konkurtsaletako bat hautatu zuen.administradore konkurtsalek langileei konpromiso bakarra eskatu zieten: plan sozial bat adostea. Langile ordezkariek onartu zuten plan sozial hori, eta hala ere, 275 kaleratze izan dira euren lanaren ondorio. Adostutako plan hori ezerezean utzi dute, langileak kale gorrira bidaliz, bertan jasoak zeuden ordainsarietatik ezer kobratzeko bermerik gabe.) Hauek, ardura handiz jokatu beharrean enpleguak mantentzeko, Arabako Ahaldun Nagusiak kaleratze masiboaren aurrean bere pena besterik ez du adierazi. Hori da ordezkari instituzional batek jokatu behar duen papera?

Horregatik, LABek instituzioei exigitzen die beraien eskuhartze zuzena eta aktiboa CEGASAko likidazio fase honetan langileen alde jokatzeko eta enpleguak mantentzeko, ahal duten guztia egin dezaten. Gure ustez, oraindik aukerak daude ehunka langileren kaleratzeak ekiditeko eta LABek hori lortzeko lan egingo du. 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.