Lan, pentsio eta bizitza duinaren aldarrikapenean berresten gara eta bide honetan...

Aste honetan zehar Gasteizen Greba Orokorrean parte hartu zuten hainbat gazteren aurkako jazarpenaren harira, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok, LABek barne, atxiloketak salatu nahi ditugu.

Garbiñe Aranburu: “Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Iruñeko kaleak hartu ditugu, aurrekontu sozialen defentsan eta zerga-erreforma justu eta sakon baten alde. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza amaiera ekitaldian: "Bizitza erdigunean jarriko duen eredu berri baterako trantsizioa marraztu nahi dugu, eta trantsizio hori borrokatzen ari gara". Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen esanetan, "trantsizio hori egiteko, bide hori egiteko, orain arteko bidean atzera egin behar da, erabakietan deseraikitzeko prozesu bat beharrezkoa da. Orain arteko erabakiekin bukatu behar da, pribatizazio eta merkantilizazio politikei mugak jarriz, zaintzaren arazori irtenbide bat emanez eta pentsio eta lan erreformekin atzera eginez".

EAEko aurrekontuetan ondasuna banatzea, eskubideak bermatzea eta zerbitzu publikoak garatzea eskatu...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok deituta, manifestazioak egin ditugu EAEko hiriburuetan. Hain zuzen ere, Gasteizko Gobernuak abenduaren 17an Parlamentura bidaliko du aurrekontu proiektua, eta, orain arte entzun ditugun adierazpenen arabera, ez da inongo borondaterik antzematen neurri sozialak bermatzeko aurrekontuetan dotazioak handitzeko. Hori ela eta, kalera irten gara aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak eskatzeko, azken asteotan Hego Euskal Herrian egindako mobilizazioei jarraipena emanez. Bilboko manifestazioan, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza: "Azken hilabeteotan inoiz baino ageriago geratu dira sistemaren hutsuneak, inoiz baino argiago geratu da kapitalismoa dela bizitzaren etsairik handiena. Eredu berri bat behar dugu".

EAEko aurrekontuek herritarren lehentasunekin ez dutela bat egiten salatu dugu Gasteizko...

EAEko 2021eko aurrekontuak onartzeko saioaren eguna da Gasteizko Parlamentuan. Honen aurrean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok mobilizazioa egin dugu kanpokaldean, "Ondasuna banatu, eskubideak bermatu, zerbitzu publikoak garatu" lemarekin. Hain zuzen ere, Legebiltzarraren eraikina inguratu eta ekitaldia egin dugu bertan, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Langile borrokak puri-purian dauden honetan, herritarren gehiengoaren egoera gero eta kaxkarragoa denean, langileen eta jendartearen aldarrikapenek aurrekontuetan ez dutela islarik salatu du: "Aurrekontu hauek langileak eta herritarrak mespretxatzen dituzte".

Eskubide Sozialen Kartako eragileok Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua arbuiatu eta mobilizatzeko deia...

Euskal herriko Eskubide Sozialen Kartaren aburuz, inoiz baino premia handiagoa dugu kalera irten eta mobilizatzeko, aurrekontuen kontrako jarrera ikusarazi eta aurrekontu zein zerga-politika goitik behera aldarazteko. Aberastasuna banatu behar da, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu. Horregatik dei egiten dugu otsailaren 11n Eusko Legebiltzar aurrean, goizeko 10etan, hasiko den mobilizazioan parte hartzera.

Fiskalitate politika justu bat aldarrikatu dugu Nafarroako Parlamentuaren aurrean

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileok Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkartu gara fiskalitate politika justu bat aldarrikatzeko; ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu printzipioak oinarri. LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak hartu du hitza, eta egungo marko juridiko-politikoak ez digula lana duina bermatzen eta ez digula lana banatzeko aukerarik ematen nabarmendu du: "Bada garaia Nafarroako estatus politikoaren inguruko eztabaida ahalbidetzeko, horrekiko konpromisoa hartzeko. Langileok beste eredu ekonomiko eta soziala izateko, lan eta bizitza duina izateko, gure etorkizunaren jabe izan behar dugu".

G7ren gailurrari ezetz esateko eta alternatibak ditugula aldarrikatzeko bildu gara Hendaian

G7ak abuztuan Biarritzen egingo duen gailurraren aurka ari gara mobilizatzen, zenbait dinamika eta plataformen bitartez. Bada, Euskal Herriko Eskubide Sozialen...

Errotiko aldaketak eskatu ditugu fiskalitatean, bizitza lehenesteko

Gaur, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariok, tartean LABeko kide Edurne Larrañagak, 2020-2021erako aldarrikapen fiskalak jasotzen dituen dokumentua erregistratatu dugu Hego Euskal Herriko foru instituzioetan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundian adierazpenak egin ditugu, Kartaren proposamenaren berri emateko.

Aurrekontu sozial, burujabe, parte-hartzaile, feminista eta ekologistak aldarrikatu ditugu Donostian eta...

Donostian eta Gasteizen mobilizatu gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok deituta, instituzioei herritarren beharrak eta bizitza erdigunean jarriko dituzten politikak exijitzeko. Hain zuzen ere, dinamika mobilizatzaile baten harira gauzatu ditugu protestak, ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu beharko lituzketen aurrekontuen defentsan. Zentzu honetan, abenduaren 13an Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo ditugun manifestazio nagusietarako deia luzatu dugu, Gasteizko Gobernuari aldarrikapen zehatzak luzatzeko, joan den larunbatean Iruñean Nafarroako Gobernuari egin genizkion eskaeren ildoan.