Arabako Aisialdi Hezitzaileko eta Animazio Soziokulturaleko bigarren hitzarmena sinatu dugu, hainbat...

2018an amaitu egin zen lehengo hitzarmenaren iraunaldia eta 2019an hasi zen Arabako Aisialdiko Bigarren Hitzarmenaren negoziaketa. Eta 2020ko abenduaren 4an sinatu egin da hitzarmen berria. Hitzarmen honen iraunaldia 2022ko abendura arte izango da. Helburu nagusienetako bat zen aurreko hitzarmenean hutsune izandako kategorien egitura osatzea, eta lortu da, nahiz eta bere aplikazioa graduala izango den.

Osakidetzari eskatu diogu egiturazko arazoen aurrean konponbideak jar ditzala

Sindikatuok kalera atera gara berriro, Osakidetzak dituen egiturazko arazo larriei irtenbidea emateko. Oraingo honetan, lan zentroetan bizi den egoera larria salatzeko, elkarretaratzeak egin ditugu Osakidetzako lan zentroetan bertan, azken asteotako mobilizazio-dinamikari jarraipena emanez. Hain zuzen ere, Osakidetzako zuzendaritzak negoziatzeko duen borondate ezaren aurrean, greba eguna deituta dugu urtarrilaren 28rako. Ordura arte, mobilizazioak egiten jarraituko dugu, urtarrilan zehar ere.

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko zentroen Nafarroako hitzarmen sektorialerako aurreakordioa sinatu dugu...

Nafarroako Gobernuarekin itundutako eta kudeaketa pribatua duten desgaitasuna duten pertsonentzako zentroetan ordezkaritza duten erakunde sindikalek -ELA (%30,56), LAB (%26,39), CCOO (%23,61) eta UGT (%18,06) sindikatuek- aurreakordioa sinatu dute gaur Iruñean, sektoreko V. hitzarmena ezartze aldera. Lehenengo aldiz sinatuko du LABek hitzarmen probintzial hau, oso positibotzat jo baitu aurrekoek jasotzen ez zituzten aurrerapen batzuk jasotzea, 2.000 langile inguruko lan-baldintzak nabarmen duintzeko aukera emanen dutenak.

AUZITEGIEK MUGA JARRI DIOTE IZENDAPEN ASKEARI ALDUNDIAN ETA GUFEN

Orain dela gutxi emandako hiru epaik zuzenbidearen kontrakotzat jo dute hainbat burutza eta burutzen baliokide diren lanpostuak izendapen askearen bitartez betetzea eta sistema hori...

Negoziazio Kolektiboa

NAFARROA :: GIPUZKOA :: ARABA :: BIZKAIA

Enplegua mantendu eta egonkortasunaren alde mobilizatzera deitzen ditugu sektore publikoko langileak

2021. urtea oso garrantzitsua izango da EAEko administrazioetan urte luzez lanean egon diren behin-behineko langileentzat. Inork ez du zalantzan jartzen euskal administrazioetan behin-behinekotasunaren erabilera iruzurtia izan dela, Europako sententziek argi utzi zuten bezala, abusuzkoa hain zuzen. Espainiar estatuan dagoen legediak ez du inolaz ere euskal administrazioetan daukagun egoera jasangaitz hau konpontzeko balio; agintarien utzikeria baimentzen du, sektore publikoa ahuldu eta pribatizatzeko erraztasunak emanez.

Hiru greba egun deitu ditugu Amazon enpresako kontrata batean

E-BOX Last Mille enpresako langileek, Amazon-Trapagarango paketeak banatzeko kontratetako batek, hiru greba egun deitu dituzte, eta lehenengoa otsailaren 14an izango da.

Lau greba egun deituko ditugu Gipuzkoako grafikagintzan, ADEGIk blokeatuta duelako negoziazio...

Irailaren 27an eta 29an eta urriaren 4an eta 6an izango dira. Era berean, irailaren 16ean elkarretaratzea egingo dugu Tolosako SAM enpresaren aurrean, eta, 20an, Elduaienen, CORENSOren aurrean.

Tubacex eta Aiaraldean enpleguaren aldeko defentsa bultzatzen jarraituko dugu

Kontsultaldien azken bilera egunaren harira, Tubacex-eko langileak Derioko industria gunean mobilizatu dira goizean, enpleguaren defentsan, enpresak bertan dituen bulegoen aurrean. Kaleratzeak irudikatzeko, hilerri bat eraiki dute. 150 gurutze jarri dituzte, kalean utzi nahi dituzten langile kopurua bezain beste. Arratsaldean, Tubacex-eko zuzendaritzaren jakinarazpena etorri da, kaleratzeen inguruan.