2026-11-27
HomeIndustriaMetalgintzaCandy enpresan ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukerari ateak zabaldu zaizkio

Candy enpresan ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukerari ateak zabaldu zaizkio

Candyren berrindustrializazio prozesuaren barruan pasadan ostiralean, hilak 20, Gipuzkoako Foru Aldundiak langileei balizko inbertsoreen bilaketak emaitzak eman dituela iragarri zien. Modu honetan Bergaran ekoizpenari ekiteko eta lanpostuak sortzeko aukera bat sortu da. Proiektu hau gauzatzekotan moto elektrikoak ekoiztuko dira Bergaran.

Enpresa Batzordeak pozez hartu du berrindustrializaziorako aukera gauzatzea ekarriko duen albistearen aurrean, baina zuhurtasunez jokatu nahi duela iragarri du, "oraindik proiektua aztertzeko fasean baikaude, eta ezin dugu bere sendotasunaren inguruko iritzirik eman".

Hemendik aurrera berrindustrializazio prozesua burutzeko lanean jarraituko dutela ere esan dute Enpresa Batzordetik, "Bergaran lanpostu duinak sortu daitezen".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da larunbatean, hilak 28, Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.