2026-11-24
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaCAFeko enpresa batzordeak lanuztera deitu du biharko, gaur hildako lankidea gogoan

CAFeko enpresa batzordeak lanuztera deitu du biharko, gaur hildako lankidea gogoan

Beasaingo CAFeko enpresa batzordeak langile guztiei bere atsekabea helarazi die Endika Arroyo Jauregi lankidearen heriotzarengatik, trafiko istripuan hil baita gaur goizean, errodajeetako bere lanpostuan gauez lan egin ondoren etxera bueltan zihoala. " In itinere" hildako langile honekin, gutxienez, 38 dira jada Euskal Herrian aurten zendutako langileak. Gaur bertan, Eraikuntzako langile bat hil da Nafarroan.

Hauxe da Beasaingo CAFeko enpresa batzordearen oharra:

Lehenik eta behin gure doluminak eta besarkada beroena Endikaren familiartekoei.

Ez dugu inolaz onartzen, lanera etortzeagatik inor hil dadin, Zuzendaritzaren ardura ere bada gure lanpostuetatik etxera, bizirik eta osasuntsu iristea.

Istripu mota hau in itinere gertatutako lan istripu bat izanik, ez da lanpostuan edo enpresan gertatutako lan istripuetako protokolo bera aktibatzen.

Istripuaren nondik norakoak erabat zehaztu gabe badaude ere, beste inguruko enpresetan egiten den moduan, ordubeteko paro deialdi bat burutzea proposatzen dugu. Paroa bihar urriak 16 asteazkena, 11:00etatik 12:00etara bulego orokorren aurrean burutuko litzatekeelarik bertan kontzentrazio bat eginez.

Arratsaldeko eta gaueko erreleboko langileek, urriaren 16an hasitako lanaldiaren azken orduan burutuko dute geldialdia.

Paro ordu honetaz gain, eta historian zehar gure aurrekoengandik jaso izan ditugun konpromiso eta elkartasun baloreak jarraituz, Beasaingo CAFeko plantila osoaren lanordu bat Endikaren familiarentzako bideratuko da.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk mahaia blokeatu eta gero, LABek estrategia berria jarriko du martxan Udalhitz berritzeko

LABetik ELAri proposatu genion EAJ zuzenean interpelatzeko eta presionatzeko mobilizazio dinamikara batzeko eta horretan sakontzera gonbidatzen dugu berriro ere.

Benetako iruzurra da EAEko Osasun Sailak sindikatuoi leporatzea osasun-garraioaren zerbitzuaren hobekuntzak atzeratzen ari garela

LABen erantzuna sailaren adierazpenei. Etengabeko estresean gutxienez bost urte daramatzan zerbitzu bati buruz ari gara. Gero eta larrialdia gehiago daude, anbulantziak egunero gainezka daude, eta...

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.