2026-01-21
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaBizkaiko egoitzetako langileek lan baldintzen hobetzea aldarrikatu dute

Bizkaiko egoitzetako langileek lan baldintzen hobetzea aldarrikatu dute


Bizkaiko egoitzetako langileok zerbitzu hauek kalitatezkoak izan daitezen, lan baldintzetan aldaketak emateko beharra dagoela aldarrikatzen gabiltza aspalditik. Egoera jasangaitza da, izugarrizko lan kargak ditugu eta lana oso pertsonal gutxirekin atera behar izaten da, guzti honek langileen osasunean eragiten du. Beraz, kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko, lan baldintzetan benetako aldaketa bat beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu.

Hauek dira gure aldarrikapenak:

-1.592 ordu, Bizkaiko egoitza publiko eta Gipuzkoako egoitza guztietan bezala. Gaur egun 106 ordu gehiago egiten ditugu soldata baxuagoagatik.

-Langile gehiago behar ditugu txanda bakoitzean . Ratioen lege berri eta egokitu bat behar da.

-Guzti hau kontutan izanik, gainera, lanpostu gehiago sortuko lirateke epe laburrean eta zerbitzuan hobekuntza nabarmena ikusiko genuke denok: langile, erabiltzaile eta familiartekoek.

Azkenik, esan beharra dugu zerbitzu hauek diru publikoz (gu guztion diruarekin) ordaintzen direla, baina esku pribatuek kudeatzen dituzte eta enpresariak tarteko izanik… dirua non inbertitzen da? Zerri ematen zaio garrantzia? Eta ez al du Bizkaiko Foru Aldundiak guzti honen jarraipena egiteko ardura? Nork jarri behar ditu diruaren gestio ona egiteko behar besteko bitartekoak? Eta langileon eskubideak errespetatzen direnaren jarraipena? Erabiltzaileek benetan kalitatezko arreta eta denbora jasotzen ahal dute?

Guk hau aldatzearen ardura hartua dugu jada eta borrokan jarraituko dugu lortu arte. Patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak zer egin behar dute orain? Hitz politek soilik ez digute balio!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak hasi dira Arabako esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur, urtarrilak 21, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek 3 orduko lanuzteak deitu ditugu Arabako esku-hartze sozialaren sektorean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Dagoeneko 11...

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez ixtea salatu du

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak salatzen du zuzendaritzak alde bakarrez itxi duela negoziatzeko eta Maderas de Llodion irekita dagoen gatazkari irtenbidea emateko aukera oro. Bereziki...

Iruñeko Udalak azpikontratatutako enpresetako lorezainek greba deitu dute datorren asterako

Iruñeko Udalak lorezaintza zerbitzurako azpikontratatutako OHL Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako langileek greba eta mobilizazio astea hasiko dute urtarrilaren 26an, astelehena, lan hobekuntzak eskatzeko. LAB,...