2026-03-17

Bide eman euskarari


Euskalgintzak ekainaren 4rako egin duen manifestazioraren aldarrikapenarekin bat egin du LAB sindikatuak eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu die euskaraz bizi eta lan egin nahi duten guztiei. Manifestazioa, 17:30ean abiatuko da Golemetatik.

Arrazoiak ez dira falta kalera irteteko. Hain zuzen ere langileok gure lanaldiaren barnean eta doan euskara ikasteko, euskaraz lan egiteko eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskura edukitzeko eta gure artean zein enpresarekin lan harremanak euskaraz edukitzeko eskubidea dugu.

Nafarroan bizi dugun egoerak ere mobilizatzea eskatzen du. Euskarak erabaki ausartak eskatzen ditu bere erabilera murrizten dituen legeak aldatzeko eta Euskaldunon eskubideak bermatzea funtsezkoa da jendartean elkarbizitza eta justizia soziala sendotzeko. Horrez gain Nafarroako euskalgintzaren lana orain arte garrantzisua izan da eta aurrera begira are premiazkoagoa izanen da.

Honengatik guztiagatik, LABek bere atxikimendua adierazi nahi du Kontseiluak deitu duen manifestazioarekin. Aldi berean, dei egiten du legealdi honetan gaur egun euskara eta euskaldunak gutxiesten dituen “Vascuenceren Legea” deusezteko eta dinamika herritar eta iraunkorraren bitartez, euskaldunon eskubideak eta gure hizkuntzak merezi duen estatusa, marko legal berri baten sorrera bultzatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...