2026-05-04
HomeIpar HegoaBestelakoakBetetzen al du EITB komunikazio taldeak bere zeregin informatiboa zerbitzu publiko moduan?

Betetzen al du EITB komunikazio taldeak bere zeregin informatiboa zerbitzu publiko moduan?

Aztiker-ek, Ipar Hegoa fundazioaren aginduz, EITB taldeko informatiboak aztertu ditu. Hiru gai nagusi landu ditu honen inguruan. Lehenik eta behin, lurraldetasunaren trataera eta subjektu politikoen protagonismoa. Bigarrenik, emakume eta gizonek albistegietan dituzten protagonismoa eta errepresentazioa. Hirugarrenik, informazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoa.
Laburtuz, hauek dira ikerketaren ondorioak:

– Eremu sozioekonomikoari buruzko informazioak oso tarte txikia betetzen du informazioaren denboran, alegia, %7,4 baino ez. Gainera, informazio horrek desberdintasun sozialak eta klase-interesen kontraesanak ezkutatzen ditu.

– Informazioak enpresari-klasearen aldeko errepresentazio estereotipatua eskaintzen du, ongi kolektiboari lotuta. Langile-klaseari buruzko ikuspegia, aldiz, negatiboa eta biktimizatzailea da.

– Oso informazio gutxi ematen da laneko istripuei buruz; gertaera isolatu gisa aurkezten dira, eta kasuen % 85ean zorigaitzaren ondorio bezala aurkezten dira.

– Oraingo krisiaren testuingurua fenomeno ekonomiko bezala aurkezten da, eta bere arrazoiak enpresarien eta instituzioen jardunetik kanpo kokatzen dira; beraz, erantzukizunik aipatu gabe eta kritikarik egin gabe hitz egiten da krisiari buruz.

– Transmititzen diren balioek indibidualismoa indartzen dute, kolektibotasunaren aurrean; era horretan, ideologia menderatzailea mantentzen eta onartzen laguntzen dute.

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/01_Lurraldetasunaren%20trataera%20eta%20subjektu%20politikoen%20protagonismoa.pdf,220,332,link{/edocs}
Lurraldetasunaren trataera eta subjektu politikoen protagonismoa
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/01_Tratamiento%20de%20la%20territorialidad%20y%20protagonismo%20de%20los%20diferentes%20sujetos%20pol%C3%ADticos.pdf,220,332,link{/edocs}
Tratamiento de la territorialidad y protagonismo de los diferentes sujetos políticos
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/02_EITBko_albistegien_azterketa_lurraldetasunaren_tratera%5B2%5D.pdf,220,332,link{/edocs}
AZTIKER-en AZTERKETA

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/02_EITBko_albistegien_azterketa_lurraldetasunaren_tratera%5B2%5D.pdf,220,332,link{/edocs}
Emakumeek eta gizonek EITBko albistegietan dituzten protagonismo eta errepresentazioari buruzko azterlana
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/02_Emakumeek%20eta%20gizonek%20EITBko%20albistegietan%20dituzten%20protagonismo%20eta%20errepresentazioari%20buruzko%20azterlana.pdf,220,332,link{/edocs}
Estudio sobre el protagonismo y representación de las mujeres y hombres en los informativos de EITB
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/03_EITBko%20albistegien%20azterketa_Generoen%20trataera.pdf,220,332,link{/edocs}
AZTIKER-en AZTERKETA

 
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/03_Infomazio%20sozioekonomikoaren%20tratamendua%20eta%20klase%20sozialen%20errepresentazioa%20eta%20protagonismoa.pdf,220,332,link{/edocs}
Infomazio sozioekonomikoaren tratamendua eta klase sozialen errepresentazioa eta protagonismoa
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/03_Estudio%20sobre%20el%20tratamiento%20de%20la%20información%20socioeconómica%20y%20la%20representación%20y%20protagonismo%20de%20las%20clases%20sociales%20en%20los%20informativos%20de%20EITB.pdf,220,332,link{/edocs}
Estudio sobre el tratamiento de la información socioeconómica y la representación y protagonismo de las clases sociales en los informativos de EITB
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/Argitalpenak/Ipar-Hegoa/besteak/EITB/01_EITBko%20albistegien%20azterketa__%20Trataera%20sozioekonomikoa_pdfrako.pdf,220,332,link{/edocs}
AZTIKER-en AZTERKETA

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:45

[ARGAZKI GALERIA]: Birbanaketa politikak eta langileen aldeko neurriak aldarrikatu ditugu Euskal Herri osoan egindako 26 manifestaziotan

Eskualdez eskualde mobilizatu da sindikatua Maiatzaren Lehenean, etxebizitza eskubidearen, kalitatezko zerbitzu publikoen eta soldata nahiz pentsio duinen aldarrikapenak ardatz hartuta.
00:13:27

Garbiñe Aranburu: “Inor atzean ez uztea da faxismoaren eta oldarraldi atzerakoiaren aurrean eman dezakegun erantzunik hoberena”

Langileok eragin da aurtengo leloa. Eragiten ari gara. Gaur berriro Euskal Herri osoan kalean gara, eskualdez eskualde. Aipamen berezia Ipar Euskal Herriko gure kideei. Urteetako lan nekaezinak emaitzak eman ditu, eta intersindikaleko sindikatuekin batera Baionan eta Maulen ere mobilizatu gara.

LABek sinatu du Nafarroako zahar egoitzetako lehen aurreakordioa, sei urteko borroka sindikalaren ostean

LAB sindikatuak Nafarroako zahar egoitzetako hitzarmen kolektiboaren lehen aurreakordioa sinatu du, sei urteko mobilizazio eta antolakuntza sindikala eta gero. Hitzarmenak hobekuntza nabarmenak izango ditu...