2026-09-21
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaBeste lan istripu hilgarri bat Bilboko Portuan, Santurtzin

Beste lan istripu hilgarri bat Bilboko Portuan, Santurtzin

Gaur, hilak 19, goizeko 11:30ean Bilbo Estiba enpresako 43 urteko E.A. langilea hil da Santurtzin lan istripu baten ondorioz, Bilboko portuan. LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, auzokide eta gertukoei, eta langile-klaseari orokorrean. Dagoeneko 2019an Euskal Herrian, gutxienez 7 langile hil dituzte euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 4 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 2 Nafarroan.

Azken lan istripu honekin, 5 langile hil dira 2015etik Bilboko Portuaren instalazioetan, Santurtzin. Horrek esan nahi duena da Bilboko Portuak zer egiten duen prebentzio aldetik, alegia, ez duela babes eta prebentzio neurririk hartzen langileen bizia ziurtatzeko.

LABek lan istripurekiko prebentzio eza salatu nahi dugu, eta are gehiago 5 lan istripu hilgarri gertatu diren lekuetan, esate baterako, Bilboko Portuan. Honetaz aparte, ezin dugu ahaztu hango arduradun nagusia Rikardo Barkala da, EAJ-k izendatua. Beraz ardura politikoa ere salatu behar dugu.

Argi dagoena da langile sarraki hau geldiarazteko mobilizazioa eta borroka dela bide bakarra. Horregatik, enpresa-komiteak deitutako lan uztea eta mobilizazioarekin bat egiten dugu. Bihar, hilaren 20an, kontzentrazioa deitu du honek goizeko 10:00etan Bilbo Estibaren eraikinaren aurrean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.