2026-11-13
HomeOharrakZerbitzu PribatuakBankoa-Credit Agricole kaleratzeen bidea hartzen hasi da

Bankoa-Credit Agricole kaleratzeen bidea hartzen hasi da

Azkeneko urteetan bankoak miloika euro irabazi eta baita urte honetarako ere diru-kopurua handia izango dela aurreikusten den bitartean, langileek beraien erabaki larriak jasatzen ditugu, kaleratzeak barne, dirudienez beraientzat garrantzirik ez duena.

Calahorrako sukurtsala ixtea eta hango bi langileak kalte-ordain batekin kalera botatzea erabaki dute. Alferrikakoak izan dira Bankoari azaldutako arrazoiak. Langile hauek bere lana mantentzeko saiakerak egin ditugu, baina, tamalez, erabakia hartuta zuten. Nabaria da langileak ez gatzaizkiela axolarik, bakarrik beraien muzkinak.

LABek eta CCOOek ez dugu ulertzen 300 langile inguru dituen erakunde batek ez ahal, edo ez nahi izatea 2 pertsona beste lanpostuetan jartzea. Gezurra da ezin dutela. Ez dute nahi, eta, beraien axolagabekeriak onartu baino, nahiago dute neurri gogorrak hartu eta gainontzeko langileak beldurtu.

Baita salatu behar ditugu ere “moduak” eta konponketak bilatzeko borondate eza. Batzuk, soldata eta ordainsari “aldakor” itzelak kobratuz, urtez urte aberasten dihoazen bitartean, langileak langabezira eta mendetasunara eraman nahi gaituzte.

Bankoako jardute handiki, diktatorial eta mehatxagarriak bihurtu dira onartu ezin ditugun eta publikoki salatu behar ditugun kaleratzeak. Langile guztiei eskatzen diegu ez kikiltzea eta kalera bota ditzuten gure lankideekin bat egitea. Eta Zuzendaritzari dei egiten diogu bertan bera uzteko kaleratze hauek, eta eta gure bi lankideak beste lanpostuetan berkokatuz.

BANKOAko LAB eta CCOO
Euskal Herrian, 2012ko urtarrilaren 26an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...