2026-03-19
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaBajan egoteagatik langileak kaleratzen ari direla salatu du Araiako Froneri SL lantegiko...

Bajan egoteagatik langileak kaleratzen ari direla salatu du Araiako Froneri SL lantegiko Enpresa-batzordeak

ELA, LAB, CCOO, CGT eta independienteek osatuta den Araiako Froneri SL lantegiko Enpresa-batzordeak hiru langileren justifikaziorik gabeko kaleratzearen aurrean bere gaitzespena erakutsi du eta hriu kaleratuak lehenbailehen lanera bueltatu daitezela exijitu du.

Froneri SLko enpresa-batzordearen prentsa-oharra
"Bajan egoteagatik langileak kaleratzen ari dira Araiako Froneri SLn

Araiako Froneri SLko Enpresa-batzordeak (lehengo Nestle), ELA, LAB, CCOO, CGT eta independienteek osatuta bere gaitzespena erakutsi nahi du hiru langileren justifikaziorik gabeko kaleratzearen aurrean. Hirurak lehenbailehen lanera bueltatu daitezela exijitzen dugu. Enpresaren zuzendaritza langileak kaleratzen ari da bajan egoteagatik edo bajan daudenean, oinarrizko eskubidean urratuz.

Gainera, arriskuan jartzen du langile guztien osasuna, hauen artean beldurra zabaltzeko helburuarekin eta medikuaren aginduz bajan egoteko duten eskubideari uko egitea lortuz, gure osasunarentzat honek dakarren arriskuarekin.

Baldintza egokietan lanera joan barik egoteak lan-istripu bat izateko arrisku larria dakar.

Nabarmentzekoa da hiru kaleratu hauekin, 6 direla honezkero arrazoi honengatik kaleratuak izan dira oso epe laburrean.
Ondorioz, langileei egindako eraso berri honen aurrean, gure salaketa publiko egin eta egoera hau errefusatzen dugu eta dei egiten diogu enpresaren zuzendaritzari Araiako langileen aurka inolako errepresaliarik har ez dezan."
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.