2025-12-18
HomeIndustriaFederazioaBada garaia, eredu kapitalistaren logikatik aldendu eta herri ikuspegia kontuan izango duen...

Bada garaia, eredu kapitalistaren logikatik aldendu eta herri ikuspegia kontuan izango duen benetako politika industriala egiteko

Edozein enpresa itxieraren aurrean enpleguaren defentsa irmoa egitea eskatu dugu beti, enplegu politikarik erangikorrena lanpostuen suntsiketa ekiditea delako. Arcelorren enplegu galera egon da, enpresa nagusian eta azpikontratetan. Eta irekiera honek ez du dagoen enplegua ziurtatzen. Ongi baina hobe daki hori Tapiak.

Auzi honen atzean multinalazionalaren txantaia dago, oso garestia atera zaiguna langileoi eta jendarteari. Multinazionala da hemen garaile ateratzen den bakarra. Errekonbertsio gogor bat egin du, zuzenean edo zeharka ehunka langile geratu dira lanik gabe. Oraingoz enplegua dutenentzat lan baldintzak izugarri kaskartu dira. Zumarragako lantegia ere itxi dute eta guzti hau gutxi balitz, diru publiko kopuru itzela eskuratuko dute. Jaurlaritza pozik agertzea eta galera guzti hau ontzat ematea ikaragarri iraingarria da kalean geratu diren guztientzat, baita diru publikoa multinazionalaren mesedetan den operazio batean galduko dugula ikusten ari garen guztientzat.

Diru hori garapen eta inbertsiorako izango denaren bermerik gabe eta proiektu industrialaren jarraikortasunarekiko ez eta enplegua bermatzeko inolako konpromiso errealik hartu gabe.

Operazio guzti honen emaitza ez da gazi-gozoa, oso gazia da eta ez da aurreneko aldia. Azkena izango da? Ez arazoari errotik heltzen ez zaion bitartean. Eta Tapiaren hitzak hori erakusten dute. Bere balorazio positiboak iragartzen du gauzak ez direla aldatuko, benetako industria politikarik gabe aritu da Jaurlaritza hau hasieratik bukaeraraino.

Bada garaia herri honek behar duen eredu produktiboari buruzko eztabaida sustatzeko, bada garaia gero eta handiagoa den kanpoko kapitalarekiko dependentziaren inguruko gogoeta sakon bat egiteko, bada garaia diru publikoa zertarako eta ze baldintzekin erabili behar den eztabaidatzeko. Bada garaia, eredu kapitalistaren logikatik aldendu eta herri ikuspegia kontuan izango duen benetako politika industrial bat egiteko.

Jaurlaritzari berriaren erronka handia da hau. Egingo du? Ez, gaur arteko arduradun politikoak jarraitzen badute. Politika berriak eta ezberdinak egiteko gobernu berria eta ezberdina behar dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...

Ekintza sindikal antirrazistaren aldeko apustua berresten du LABek Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean

Gaur, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, eta egunero, lankide hauei aitortza egin nahi diegu LABen, euskal ekonomiaren funtsezko sektoreei oso lan-baldintza txarretan eusteagatik, eta, batez ere, Euskal Herriko herri, auzo eta lantokietan egindako ekarpen sozial, kultural eta politikoari balioa eman nahi die.

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...