2026-06-17
HomeIndustriaArte GrafikoakAurreakordioa Gipuzkoako Grafikagintzan

Aurreakordioa Gipuzkoako Grafikagintzan

Atzo, ADEGI eta Negoziazio Mahaian ordezkaritza daukaten sindikatuen arteko bileran, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak ADEGIrekin aurreakordiora iritsi dira. Aurreakordioak ez du inongo atzerapenik eta erreformaren ezarpenaren aurrean deskuelge klausula bat jasotzen du.

LAB sindikatutik azpimarratu nahi dugu aurreko hitzarmenarekiko aurreakordio honek ez duela inongo atzerapenik eta, gainera, KPIrekiko erreferentziarekin soldata igoerak jasotzen dituela, hau da, 2012ko atzerapenak, 2013an kobratzeko, KPIaren %25a eta 2014 eta 2015rako KPIaren %100a.

Horretaz aparte, erreformaren ezarpenaren aurrean deskuelge klausula bat jasotzen du ere, hain zuzen ere, Gipuzkoako papergintzako hitzarmenekoa. Gogoratu ere, hitzarmen honek iraupen zehaztugabea daukala.

LAB sindikatuak aurreakordio hau oso baikor baloratzen du zeren eta herrialdeko hitzarmenak enpresen egonkortasuna emateko eta lan baldintzak erregulatzeko tresna oso egokia direla erakusten du. Modu berean, erreformaren aurrean blindatutako hitzarmenak KPIarekiko erreferentzia mantendu dezakela erakusten du, hau izanik bizitzaren karestia nominetan egokitzeko modurik zuzenena enpresen bideragarritasuna arriskuan ipini gabe.

Aurreakordio hau, hitzarmenaren erredakzioa bukatuta, hilaren 26an egingo den bileran berretsiko dute.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.