2026-08-09
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaAurreakordioa Gipuzkoako elikaduraren industria eta merkataritza sektorean

Aurreakordioa Gipuzkoako elikaduraren industria eta merkataritza sektorean

Gipuzkoako elikaduraren industria eta merkataritza sektoreko hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute gaur, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta patronalak (Federación Mercantil, Federación de Alimentación, Adegi). Aurreakordio honekin aurreko akordioaren edukiekiko inongo atzerapausorik ez ematea lortu da. 

ERREFORMAREN AURKAKO PUNTU GARRANTZITSUAK adostu dira:

-Hitzarmenaren iraunaldia 2016ko abenduaren 31ra arte.
-Ultraktibiteatea hitzarmenaren indarraldia amaitu eta gero, beste 3 urtez.
-Deskuelgeetaz edo inaplikazioaz hitz egiten denean, hori bakarrik eman ahal izango da alde bien aldeko adostasunik bada.
-Soldata igoera jasotzen da.

Gaurko aurreakordioaren ondotik, datorren astean, asteazkenean sinatuko da akordioa.

Honekin, beste behin, agerian geratzen da negoziazio kolektiboaren aldeko borrokak duen garrantzia eta balioa. Honek erakusten du lan erreformari aurre egitea posible dela, horretarako borondaterik bada. Borondaterik ez dagoen tokian, geure borrokaren bultzatu eta behartuko dugu langileok. Horretan ari gara eta jarraituko LAB sindikatutik.
 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...