2026-03-18
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaAstebete enpresa barruan itxita zuzendaritzari konponbidea bilatzeko negoziatzera eseri dadila eskatzeko

Astebete enpresa barruan itxita zuzendaritzari konponbidea bilatzeko negoziatzera eseri dadila eskatzeko

Gaur astebete Bediako Alfus FCC enpresako bi delegatuk itxialdia hasi zuten enpresa barruan, eta bertan jarraitzen dute. Protesta honek helburu argia du: zuzendaritzari exijitzen diote gatazkaren konponbidea bilatzeko negoziatzera eseri dadila. 16 langile kaleratu nahi ditu enpresak, eta horren aurka greba mugagabean dira langileak apirila amaiera ezkeroztik. Bihar, asteazkena, goizeko 11.00etan protesta egingo da Bilboko Guggenheim museoaren aurrean.

Enpresaren erantzuna, ordea, oso bestelakoa izan da orain arte: lantegiko sarrera guztiak itxi zituzten (tapiatuta daude) eta jakinarazi zuen janaria sartzea eragotziko zuela.

Protestan diren bi delegatuek bertan jarraitzeko asmo osoa agertu dute. Haien lankideek, berriz, mobilizazioekin jarraitzen dute: bihar asteazkena goizeko 11.00etan PROTESTA egingo dute Bilboko Guggenheim museoaren aurrean, egoeraren larritasuna salatzeko.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.