2026-11-16
HomeZerbitzu PribatuakElikagaigintzaArtiacheko gailetak Lan Ikuskaritzarentzat

Artiacheko gailetak Lan Ikuskaritzarentzat

Artiacheko enpresa komiteak gailetak eraman ditu Lan Ikuskaritzara komiteak berak jarritako salaketaren harira legea enpresari legea betetzeko epea abenduaren 31 arte luzatu diolako langileen osasuna alde batera utzita. Salaketan horretan enpresak labeen ondoan kartoizko kutxak biltzen ari zirela esaten zen.

Artiacheko enpresa-batzordearen oharra
Artiacheko gailetak Lan Ikuskaritzarentzat

«Uda honetan komiteak salaketa bat jarri zuen. Salaketan horretan enpresak labeen ondoan kartoizko kutxak biltzen ari zirela salatu zuen. Orain lan ikuskaritzak ebazpena eman du. Ebazpenak, kartoiak 2014ko abenduaren 31ra arte hor jarraitu ahal duela ebazten du, hau da, legea betetzeko abenduaren 31ra arte daukala. Hau al da enpresak legea betetzen duela ziurtatzen duen erakundea? Gure osasuna zaintzen duen erakundea?

Campofrío enpresaren sutea orain dela bi egun itzali da eta ikuskatzaile honek urte amaiera arte legea betetzeko astia ematen dio. Ebazpen harrigarri honen aurrean, Artiacheko komiteko kideek, txostena egin duen lan ikuskariari gaileta kutza batzuk oparitu dizkiegu. Oparitu bai, baina baldintza batekin, berogailuaren ondoan izan behar dituztela abenduaren 31ra arte. Urte berrian denok lasai jan ahalko ditugu gailetak.» 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...