2024-04-26
HomeZerbitzu PribatuakBestelakoakArtearen “macdonalizazioaren” aurrean enplegu duina exijitzen dugu

Artearen “macdonalizazioaren” aurrean enplegu duina exijitzen dugu


Irailaren 5ean, Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden Gida eta Hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten 18 hezitzaileren kaleratzea salatu eta lan-baldintzak hobetzeko eskatuz. Burutzen ari diren mobilizazioen artean, gaur, irailaren 8an, langileek ekimen ikusgarria egin dute, “Burguerheim” irudikatuko dute, “artearen fast-food”-a.

Bilboko Guggenheim Museoko hezitzaileen oharra:

Artearen “macdonalizazioaren” aurrean, hezitzaileei enplegu duina emango dien konponbidea exijitzen diogu Patronatuari
Bilboko Guggenheim Museoko hezitzaileen taldeek, berriz salatzen dugu gaur, uztailetik egiten ari garen moduan, Museoaren Zuzendaritzaren eta bere Patronatua osatzen duten instituzio publikoen kudeaketa negargarria, duela bost urtetik hona pairatzen ari garen laneko prekarietatearen inguruan.
Gure kasua, guztion artean finantzatzen ditugun instituzio kulturaletan ematen den artearen “macdonalizazioaren” adibide argia da. Instituzio hauek gutxi batzuen kortijo pribatua bilakatu dira.

Urte hauetan Museoaren aurpegia izan gara heziketa programen inguruan. Oinarrizko eta lehentasunezko funtzioa, bere Zuzendariaren hitzetan “nagusiki instituzio hezitzailea dena, artea publiko zabalari gerturatu nahi diona”.

Marta Arzak Hezkuntza Departamentuko hitzetan, “kalitate eta bikaintasun” irizpidepean aukeratuak izan ginen. Gure helburua ezagutza transmititzea zen eta bikaintasunez eztabaida artistikoak abiatzea.

Gure lana ilusioa, ahalegina eta hutsetik hasita zerbitzu bat aurrera ateratzeko gogoekin egiten digu, eta bisitariek (200.000 azken urtean) eta Museoak berak langile bikain bezala aitortu gaitu.

Hala ere, gure soldatek (orduko 5,35 euroko soldata oinarria) eta lan-baldintzek (antzinatasun, laneko kategoria, gauekotasun eta aitortutako jaiegunik eta laneko baja duinik gabe) oso prekarioak dira eta bikaintasunetik oso aldenduta.

Ez gara duintasunik gabeko baldintzak dituzten Museoko langile bakarrak, baina bai enplegua duintzearen alde pauso bat aurrera egitea erabaki dutenak.

Ordutik, Patronatoak isiltasunarekin erantzun digu, eztabaidarik abiatu gabe eta ezertxo ere negoziatu barik, urriaren 1etik lanpostu guztiak suntsituko zirela jakinarazi zigun.
Marta Arzak Hezkuntza Departamentuko Zuzendariak eta Garbiñe Urrutikoetxea Giza Baliabideetakoak “paperaren gaineko indarkeria” erabiltzeaz salatu gaituzte eskuorrien bidez gure benetako baldintzak zeintzuk ziren iritzi publikoari jakinarazteagatik: Museoaren irudiari “eraso egin” eta zikintzeaz. “Bertakoa izateaz harrotzea” exijitzen zitzaigun bidartean, oroitarazten ziguten ez garela izan eta ez garela izango Museoko langileak, “hondarreko langileak baizik”.

Hau da, gure grebarako eskubidea baliatzeagatik, Zuzendaritza eta Patronatuak, gu ez kaleratzearren, zuzenean suntsitu ditu lanpostu guztiak, baldintza hobetu eta aurretik negoziatu barik.
Hauxe da Udalak, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Juan Ignacio Vidartek sustatzen duten kultur-eredua.

Urriaren 1etik aurrera urtebetez “berregituratuko” da Departamendua (langileon zilegizko aldarrikapen batek ekarri duen erabaki presazkoa izan denaren erakusgarri).

18 langileok 3 pertsonak ordezkatuko gaituzte. Zuzenean kontratatuko dituzte urtebeterako, 2011etik hona lan-poltsa itxita duen enpresa batean bidez eta instituzioekiko ados-jartzearen susmopean dagoena. Greban gauden 18 hezitzaileok ez dute lanpostu hauek eskuratzerik izango.

Hezkuntza zerbitzuak modu nabarmenean murrizten dira, gelako orientatzaileak desagertzen dira eta ikastetxeentzako bisita komentatuak kopuru eta kalitatean murriztuko dira, taldeko bisitari kopurua 25eraino masifikatuz.

Tailerrek 2 ordutatik 1,5 ordutara murriztuko dute euren ordutegia eta bisitak 5 ordu desberdinetan 2 talderekin era berean egitetik 3 ordu desberdinetara egingo dira.

Hiru langileak (ez direnak nahikoa orain arteko irizpideen arabera zerbitzuak eskaintzeko) aitortutako kategoria duten profesional bezala kontratatuko dituzte. Honela, Museoak modu inplizituan aitortzen du azken bost urteotan ez gaituztela kontratatu zegokigun kategoria profesioanalaren arabera.

“Beste profesional batzuk” beharrezkoak balira, eta horrela da zerbitzuaren kalitateari eutsi nahi bazaio, kanpotik kontratatuko dira, honela ez zaio inola ere prekarietateari amaiera jartzen, arazoa izkutatu baino ez da egiten.

Edozein kasutan, Departamentuak hiru zuzendaritza-postu eta administrari bati eusten dien hiru langilerentzat.

Prekarietateak hor dirau eta zerbitzu gutxiago izango da eta kalitate apalagokoak, baina pertsonak ez gara desagertzen, paretik kentzen gaituzte soilik. Ondorioz, erabili eta botatzeko langile eta pertsona bilakatzen gara.

Horregatik guztiagatik, dei egiten diegu herritarrei, instituzio publikoei, alderdi politikoei eta komunikabideei, pertsonentzako herria eta kalitatezko enpleguduna eraikitzea helburu dutenak, ez gaitzaten “izkutatu”.

Enplegu duin eta kalitatezkoaren alde jarraitzen dugu borrokan, artearen macdonalizazioaren aurka eta kultur-instituzioen “kortijismo politikoaren” aurka.

Ez dugu amore ematen, eta Patronatoari, hezitzaileen lantaldeari enplegu duina emateko konponbidea eskatzen jarraitzen dugu.

Ongi etorriak Burgerheimera, ongi etorriak artearen fast-foodera.

 
ALBISTE GEHIAGO
 
{module[648]}

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskara baztertzailetzat jo eta hizkuntzaren normalizazio prozesua kolpatzen duen enegarren epaia

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren barruko epai berri bat ezagutu dugu. Kasu honetan, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Eibarko udaltzain lanpostu baterako euskara-eskakizuna frogatu beharretik salbuetsi ditu hautagaiak ezohiko egonkortze deialdi batean, hautagaietako batek jarritako helegitea partzialki onartuta.

Lan osasuna bermatzeko prebentzioa jorratzea premiazkoa dela aldarrikatu dugu sindikatuok

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT (Nafarroan) sindikatuok osatzen dugun intersindikalak irmoki salatu dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, bizitza duin baterako diru sarrera nahikorik bermatzen ez duten enpleguetan.

Nafarroako Arartekoak Hezkuntzari gomendatu dio Lanbide Heziketan diharduten PTak ere “saritu” ditzala

LABek eskatuta, Patxi Verak zuzentzen duen erakundeak Hezkuntzari eskatu dio beharrezko neurriak har ditzala Lanbide Heziketako PTei ere aplikatzeko DBHra atxikita daudenek jasotzen duten soldataren %5,45eko osagarria.