2026-10-06
HomeUncategorizedAreto Gorria

Areto Gorria

ARETO GORRIA gogoeta eta eztabaidarako LABen Ipar Hegoa Fundazioaren ekimenez Iruñean sortutako gune berria da. LABek Iruñean duen egoitzaren ondoan dago Areto Gorria eta aurrerantzean hitzaldiak, bideo-emanaldiak eta bestelakoak antolatuko dira bertan hilero-hilero. Herritar oro ongi etorria izango da.

Programazioaren berri jastzeko edota hitzaldi jakin bat antolatzeko interesa baduzu, zuzendu aretogorria@gmail.com helbidera.

{module[412]}

 

ZUZENEAN INTERNET BIDEZ

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.