2026-09-22
HomeIndustriaMetalgintzaArcelo Mittalen CCOO eta UGTk enpresarekin bideratua duten aurreakordioa salatzen du LABek

Arcelo Mittalen CCOO eta UGTk enpresarekin bideratua duten aurreakordioa salatzen du LABek

Arcelor Mittal Zumarraga enpresako ordezkarien eta enpresa bereko langile komitearen arteko bilera egin zen atzo negoziazio kolektiboaren propioaren harira. Aurreakordio batera iristeko ardatz nagusiak mahai gainean jarri dituzte CC.OO eta UGT sindikatuek: lanaldiaren luzapena eta soldata jaitsierak.

Aurreakordio hau, langileen aldeko inolako kontrapestaziorik gabe burutu da, ez enpleguaren mantentzeari begira ezta enpresaren bideragarritasuna ziurtatuko luketen inbertsio posibleen inguruan ere.

Bestetik, mahaian izandako proposamena langileen asanbladaren aurretik pasa gabe onartu dela ere aipatzekoa da, enpresa komitearen gehiengoak ala erabakita. Ondorioz, sinadura bilketari ekin zaio, eta langileen heren batek baino gehiagok hala eskatuta, asanblada bihar, ostegunerako deitu da.

Ordurako, aurreakordioa enpresa ordezkarien eta CC.OO eta U.G.T-ren artean sinatuta egongo da, eta enpresari dagokionez langileen aldeko inongo kontraprestaziorik gabe, ez enpleguak bermatze aldera ezta enpresaren bideragarritasuna ziurtatze aldera.

Azkenik, salatzekoa da enpresak negoziazio guztian zehar izandako portaera, betiere “descuelgue”-aren mehatxua mahai gainean izanik eta negoziazio jarrera erabat moldagaitza erakutsiz.

Honengatik guztiagatik, LAB sindikatuak salatu nahi du CC.OO eta UGTren jarrera, negoziazio guzti honetan eta hasieratik oso garbi ikusi delako Zumarragako langileei egin behar zioten traizioa eta era berean, enpresako zuzendaritzarekin egon den konplizitatea. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.