2026-10-02
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Apirilak 28, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Apirilak 28, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 28ko ekimenak apirilaren 26ra aurreratuko ditu aurten LABek, eta eskualdeka egingo dira mobilizazioak, herri eta eskualde desberdinetan, Donostia, Bilbo eta Iruñea barne.

Aurtengoan, berriro, langileriaren lan baldintzen okertzea salatuko du LAB sindikatuak. Laneko gaixotasun eta istripuek gora egin dute, nahiz eta maiz, horiek laneko jatorria ez onartu eta osasun sistema publikora desbideratu. MUTUALITATEAK okerreko jarduera horien zuzeneko arduraduntzat jotzen ditu LABek, eta aurtengo bere salaketa mutuetan kokatuko da.  

MUTUALITATEAK KAPITALAREN MORROI
GURE OSASUN EREDUAZ GUK ERABAKI!

APIRILAK 26. LABen MOBILIZAZIOAK

BIZKAIA
• Bilbo. Goizeko 11:30etan, Henao kalean, Mutualiaren aurrean elkarretaratze bat egingo dugu.

• Busturialdea-Lea Artibai. Apirilaren 25ean, ostegunean, Gernikan, goizeko 11,30etan MUTUALIAren aurrean konzentrazioa.

• Durangaldea. Konzentrazioa eguerdiko 12:30etan MUTUALIAren aurrean (bidebarrieta kalean) Iurretan.

• Eskumaldea. Konzentrazioa goizeko 9,00etan MUTUALIA Prebentzio Zerbitzuaren aurrean. Poligono Torrelarragoiti parcela 2F Zamudio.

• Ezkerraldea. Konzentrazioa 10,30etan Portugaleten (San Juan bautista 1) ASEPEYOaren aurrean.

• Hego uribe -Arratia. Konzentrazioa, goizeko 11:00etan ASEPEYOren aurrean, Basaurin.

GIPUZKOA
• Donostialdea–Oarso Bidasoa. Mutuen inguruko eztabaida delegatuekin Okendo Kultur etxean. 11.00etan kanpoaldean elkarretaratzea.

• Debaldea. Arrasaten goizeko 9,30etan delegatuekin batzarra (mutuen inguruan emango dien aldaketak) eta ondoren gizakatea eta konzentrazio bat FREMAP mutua aurrean.

• Kosta Urola. Azpeitian Asepeyoren aurrean parodia bat egingo dugu, zaintza eta osasunaren pribatizazioa salatzeko. 11:30 tan izango da.

• Tolosaldea. 12,00etan Tolosako ASEPEYOn kontzentrazioa.

NAFARROA
• Iruñerria–Pirineoak. Goizeko 11.00etan manifestazioa Ospitaletatik La Universal mutuaraino.

• Erribera.
◦ Lizarra. Konzentrazioa. MUTUA NAVARRA 12,30
◦ Tafalla. Konzentrazioa MUTUA UNIVERSAL 12:00
◦ Tutera. Konzentrazioa. MUTUA FREMAP 13:00

• Sakana. Konzentrazioa. Altsasu 12,00tan MUTUA NAVARRA.

ARABA
• Aiaraldea. Laudion kontzentrazioa eta giza katea eguerdiko 12:30etan Segurantza Soziala eta ASEPEYOn.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...