2026-03-18
HomeEkintza SindikalaAmazonen aurkako salaketa, greba eskubidea urratzeagatik

Amazonen aurkako salaketa, greba eskubidea urratzeagatik

Abenduaren 22an eta 23an, Trapagarango Amazoneko langile gehienek LABek deitutako 2 greba egunekin bat egin zuten. Langileek ekoizpenaren zati handi bat geldiaraztea lortu zuten: 60.000 pakete inguru mugitu behar zituzten 2 egun horietan. Merkataritza elektronikoaren erraldoiaren zuzendaritzak sistematikoki urratu zituen askatasun sindikalerako eta grebarako eskubidea eta LABek Amazon salatu du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzan.

Hauek dira Amazonek erabili zituen trikimailuak:

  • -Goizez lan egin ohi duten langileei txanda aldatu, gauez lan egitera bidaliz, grebalariak ordezkatzeko.
  • -Bizkaitik kanpoko beste lantoki batzuetako langileak ekartzea, grebalariak ordezkatzeko.
  • -Langile bera jardunaldi berean 4 lanpostu desberdin betetzen jartzea.
  • -Greba Batzordeko kideak lantokitik kanporatzea.
  • -2 arduradunen sarrerako ordutegia aurreratzea 3 trailer deskargatzeko, hori ez denean haien funtzioa.
  • -Lan egiten zuten langileek enpresak ezarritako segurtasun arau asko urratu zituzten, instalazioetara Norbere Babeserako Ekipamendurik gabe sartuz edo ibilgailuentzako soilik diren guneetara oinez sartuz.
  • Amazonek ekoizpena aurrera ateratzeko helburuarekin egin zituen grebarako eskubidearen urraketa horiek guztiak, baina 2.600 pakete baino ezin izan zituen atera, grebaren 2 egun horietarako aurreikusita zeuden 60.000 baino gehiagotatik. Gertakari horiek askatasun sindikalerako eta grebarako eskubideen urraketa dira, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzari jakinarazi dizkiogu. Datorren astean, langileak berriro bilduko dira eta enpresaren itxitasunaren aurrean eman beharreko hurrengo urratsak zeintzuk diren erabakiko dute.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...