2026-11-20
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaAlternatiben Herriari buruzko batzar ireki bat egingo dute gaur Iruñean

Alternatiben Herriari buruzko batzar ireki bat egingo dute gaur Iruñean

2018ko ekainaren 2an izango da Iruñeko Alternatiben Herria. Data garrantzitsu horri begira, batzar ireki bat egingo dute gaur Iruñean, 18:00etan, Katakrak gunean.

Hauek dira Alternatiben Herria antolatzeko helburuak: martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko; mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko; eta sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko.

Honetaz guztiaz hitz egingo dute gaurko batzar irekian. Joan den ekainean, hainbat eragilek, LABek barne, dinamikaren berri eman genuen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako ardogintzaren sektorea mobilizatu egin da hitzarmenaren alde

Gaur izan da udazkeneko lehen mobilizazioa.

Anbulantzietan 1400 milioi euroko pribatizazioa geldiaraztea #LortuDugu eta zerbitzuaren publifikazio osoa exijitzen diogu EAEko Osasun Sailari

Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) arrazoia eman dio sindikatuari, eta bertan behera utzi ditu bai larrialdietako anbulantzien (LGSS), bai anbulantzia ez-asistentzialen lizitazioak. Ebazpenek berretsi dute Osasun Sailak ez duela justifikatu baliabide propiorik ez izatea, eta gogorarazi dute legeak kudeaketa publiko zuzena lehenesten duela.

Nafarroako Enplegu Zentro Berezietako lan-prekaritatea salatu dugu eta diru publikoaren gaineko kontrol handiagoa eskatu dugu

LAB sindikatua mobilizatu egin da gaur goizean Nafarroako Enplegu Zentro Berezien (EZB) sektoreakin, Nafarroako Foru Komunitatean arlo horretako langileek pairatzen dituzten lan-baldintza prekarioak publikoki salatzeko. Sindikatuak Nafarroarako berariazko arau-esparru bat eskatu du, sektoreko langile guztientzako lan-baldintza duinak bermatzeko eta plantillen arteko desberdintasunak saihesteko.