2026-02-02
HomeIndustriaMetalgintzaAirlan Industrial SA enpresako langileak mobilizazioetan dira hitzarmenaren alde eta jazarpen sindikalaren...

Airlan Industrial SA enpresako langileak mobilizazioetan dira hitzarmenaren alde eta jazarpen sindikalaren aurka

Sodupeko Airlan Industrial SA enpresako langileek protestak hasi dituzten bizi duten egoera salatzeko. Enpresa horretan “arazoak” hauteskunde sindikalak egin zirenetik ageri dira argi. Enpresak bere hautagaia aurkeztu zuen, baita hauteskundeak galdu ere. Eta emaitza jasanezina egin zaio zuzendaritzari. Orduz geroztik LABeko delegatuari era guztietako presio, boikot eta mespretxuak egin dizkiote, etengabe.

Uztailaren 7tik aurrera ordu sindikalak murriztu dizkio enpresak langileen ordezkariari. Data horretatik aurrera Bizkaiko metaleko lan hitzarmenekoak (20) alde batera utziz eta Estatuko hitzarmenak jasotzen duena aplikatuz ( Langileen Estatutuan markatzen dutena ere), hots 15 orduko kreditua.

Horren salaketa “Precora” eraman zenean, bertan ere delegatu honekiko zein sindikatuaren aholkulariarekiko enpresaren mespretxua mespretxua agerian geratu zen.

Gauzak horrela, ugazabak izendatu ditu bere gustukoak diren bi “delegatu”. LABeko ordezkariarekin ez dela batzartuko adierazi du. Argi dago zeozer ezkutatu nahi duela eta horretarako soberan duela demokratikoki hautatua izan den langile ordezkaria.

Enpresak Gueñesko udalarekin zergetan ordaindu beharrekoetan dituen zorrek ere argi erakusten dute bere izaera. Instituzio batekin horrela jokatzen badu, ze ez du egingo langileekin?

Enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte egoera salatzeko, eta LABetik ere horretan jarraituko dugu, langileen eskubideak tinko eta irmo defendatzeko egin beharrekoak egiten.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...