2024-02-21
HomeOharrakGreba OrokorraAinhoa Etxaideren interbentzioa

Ainhoa Etxaideren interbentzioa

Euskara – Castellano

Ostiralean ezagutu genituen langabezi datuak. 200.000 langabetutik gora Euskal Herrian. Erreforma honekin gobernuak langabetu hauke guztiak zigortu egiten ditu eta lan merkatuan dauden langileak egiten ditu egoeraren arduradun.

Langabetuak zigortu egiten ditu
Langabetuak zigortzen ditu langabeziara kondenatzen dituelako. Erreformak ez du enplegurik sortuko. Ez dute horretarako egin eta gainera hasieratik onartu dute horrela dela. Beraz, langabetuen izenean egiten den erreformak ez dio inolako irtenbiderik ematen langabeziari.

Gainera, erreformak enplegua erraztasun gehiagoz suntsitzeko balioko du, enpresa pribatuan eta batez ere, sektore publikoan. Izan ere, 2012an 600.000 lanpostu gehiago suntsituko direla iragartzen ari dira orain. Langabetuei helarazten zaien mezua argia da: euren egoerak ez duela irtenbiderik izango, luzera doala eta horren aurrean, gainera, ez daukatela ezer egiteko asmorik.

Langabetuak zigortzen ditu erreforma honek langabezi prestazioak kentzeari irekitzen dizkiolako ateak. Erreforma honek edozein enplegu prekario onartzera behartzen du, bizi baldintza duin minimorik ere bermatzen ez duen edozein enplegu, guztiz onartezinak diren lanpostuak onartzera behartzen du. Honetaz gain, zerbitzu publikoen deuseztapen bidean zerbitzu publikoetako langileak ordezkatzera behartzen du.

Langabetuak zigortzen ditu, azkenik, gaur langabezian daudenak nozbait lan merkatuan sartzekotan zein baldintzetan sartuko diren inposatzen duelako: soldata miserableekin, lan baldintza guztiz prekarioetan eta enplegutik eratortzen diren eskubideak sortzeko apenas aukerarik gabe.

Lan merkatuan daudenak, egoeraren arduradun
Lan merkatuan daudenak egoeraren arduradun egiten ditu. Soldatak jeitsi behar direla, lan baldintzak okertu behar direla esaten du, hau da, soldatak eta lan baldintzak, langileak, azken batez, egiten ditu krisialdiaren erantzule. Erreforma horrexetarako egin delako, enplegu egonkorra dutenak kaleratzeko, kontratu eta lan baldintzak askoz okerragoak izango dituzten langileekin ordezkatzeko eta soldatak jeisteko.

Erreformak patronalak betidanik egin dituen eskakizun guztiak jasotzen ditu eta patronalari arrazoia ematen dio errealiateak guztiz kontrakoa esan duenean: langabezian daudenak babestuegiak daudela esaten duen patronalari arrazoia ematen dio, datuak esan arren gaur 10 langabetutik 4k ez dutela inolako prestaziorik jasotzen eta joera hori zabalduko dela egoera hori luzatuko delako; arrazoia ematen dio gehiegi kobratzen dugula esaten dutenei errealitateak esaten duenean soldatak ez direla gehienetan 1000 eurotara iristen.

Patronalaren eskaera ez zilegiei balio politiko osoa ematen zaie
Hori da erreforma honen erasorik bortitzena: balio politiko osoa ematen dio patronalaren diskurtsoari eta eskaerei hauek ez direnean batere zilegiak. Herritarrak prekarietatera eta pobreziara kondenatzea aberastasun nahikoa dagoenean guztion eskubideak eta beharrak asetzeko ez da batere zilegia.

Eta ez da arazo ekonomiko bat. Arazo guztiz politikoa da. Krisia baliatzen ari dira eredu soziala guztiz deuseztatzeko, eskubideak ziurtatzeari eta aberastasuna banatzeari uzteko. Krisia baliatzen ari dira eredu kapitalista bortitzena inposatzeko eta hori da martxoaren 29ko greba orokorrarekin salatuko duguna.

Inposaketa antidemokratikoen aurrean, langileok erabaki egin behar dugu
Gure eskubideak defendatzen jarraituko dugula esateko greba izango da. Ez dugulako inolako asmorik gure eskubideei uko egiteko eta are gutxiago borroka alboratzeko. Negoziazio kolektiborako eskubidea dugula aldarrikatzeko greba izango da, hor dagoelako soldatak eta lan balditnzak defendatzeko dugun aukera bakarra. Lanpostu duinak exijitzeko eta babes sozial nahikoa edukitzeko eskubidea dugula aldarrikatzeko greba izango da. Eta batez ere, greba izango da argi uzteko ez gaudela prest eskubide horiek gobernu hauen esku uzteko. Gobernu hauek eskubideak kentzeko daudelako, ez babesteko.

Erreforma honen kontrako greba orokorra izango da, baina batez ere, krisi honen aurrean gertatzen ari dena salatzeko eta inposatzen ari diguten eredu soziala onartzen ez dugula esateko greba izango da. Eta guzti honen aurrean langileak erabaki behar dugula aldarrikatzeko greba izango da. Hau guztiz antidemokratikoa delako.

Bilbon martxoaren 5ean

 
Intervención de Ainhoa Etxaide, secretaria general de LAB

Esta reforma penaliza a quienes están hoy en el desempleo
Es una reforma que no va a generar empleo y va a facilitar que se siga destruyendo. No lo decimos nosotros y nosotras, lo dice el propio gobierno. Y cuando anuncia que se van a destruir 600.000 empleos en el 2012 y que no van a hacer absolutamente nada para evitarlo, lo que el gobierno está dando a entender es que se desentiende absolutamoente del problema.

Porque el gobierno con esta reforma decide actuar contra los parados y paradas y no contra el paro. Abre las puertas a quitar prestaciones por desempleo e impone unas condiciones de acceso al mercado laboral totalmente precarias. Una condiciones que perpetuarán la precariedad y el riesgo de exclusión social, porque tener un empleo en estas condiciones no garantiza ni recursos suficientes para cubrir necesidades basicas, ni la estabilidad que se necesita para abordar un proyecto de vida digno y autónomo.

Hace responsables de la situación a trabajadores y trabajadoras
En segundo lugar, esta reforma nos hace responsables de la situación a los trabajadores y a las trabajadoras. Es una reforma que se impone para despedir a trabajadores con empleos estables y sustituirlos por trabajadores con peores contratos y en condiciones mucho más precarios. Se hace para bajar salarios y se hace para empeorar condiciones laborales.

Es la reforma que les da a los empresarios la razón que la propia realidad les ha quitado. Porque la realidad es que esta crisis no la hemos generado nosotros, no es consecuencia de nuestros salarios y mucho menos de nuestros derechos. Lo dijimos hace tres años, y la realidad nos da la razón. Todas y cada una de las decisiones que se han tomado han sido para robar derechos a la sociedad, para dejar de proteger a la gente, para seguir premiando a los bancos y a los empresarios. Y la unica consecuencia es que la crisis sigue haciendo su camino, mientras unos siguen enriqueciendose a costa de la gran mayoria.

El problema no es económico, sino político
Esta huelga general va a ser para denunciar que se nos está imponiendo un modelo económico y social que empobrece a la sociedad para que una elite económica siga enriqueciendose, cada vez más, a costa de la gran mayoria. Esa es una decisión política. Politica, porque cuando optas por condenar a la sociedad a la precariedad, a la exclusión social, a la pobreza, habiendo recursos y riqueza suficiente para garantizar unas condiciones de vida dignas para todas las personas, el problema no es económico, es totalmente político. Y eso es lo que vamos a denunciar, que esta crisis es totalmente política, que no nos estamos quedando sin derechos por razones económicas sino porque los gobiernos han decidido que así sea.

La alternativa pasa por dar la palabra a la sociedad vasca
¿Se puede generar empleo? Sí. Repartiendo el trabajo e invirtiendo en modelo social.

¿Hay recursos para eso? Sí. Los tienen los que se van a beneficiar de esta reforma laboral. Los tienen los que han socializado las perdidas de un modelo basado en la especulación sin ningun control ni reversión social.

El problema es que en vez de invertir en modelo social el gobierno cumple con su función de garantizar que se pueda seguir especulando y haciendo negocio con nuestros derechos. Hasta ahora con el derecho a la vivienda, ahora con el derecho a la salud, a una educación de calidad y a unos servicios sociales que son totalmentes necesarios ante situaciones de dependencia.

¿Tienen solución? Sí. Si se pueden expropiar tierras para hacer carreteras y trenes que ni necesitamos ni demandamos, se pueden expropiar viviendas vacías que hoy están en manos de bancos y cajas. Y, sobre todo, se puede repartir la riqueza. Se puede cambiando radicalmete la política fiscal y haciendo presupuestos sociales, que es justo lo contrario a lo que van han imponer dentro de unas semanas.

Es una huelga para reivindicar una alternativa que existe y que pasa por dar la palabra a la sociedad vasca para que seamos nosotros los que decidamos qué se debe hacer ante esta crisis. Porque si decidimos aqui, y con la participacion real de la sociedad, las decisiones políticas no solo serán democráticas, serán además las únicas que nos sacarán de esta crisis.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako CEAReko langileek esku hartze sozialeko herrialdeko hitzarmena aplika diezaietela eskatu dute

Arabako CEAReko langileek 3 orduko lanuztea eta mobilizazioa egin dituzte Gasteizko egoitzaren aurrean, erakundeak behin eta berriz uko egin baitio 2023ko maiatzean onartu zen Arabako Esku-hartze Sozialerako III. Hitzarmenaren aplikazioari buruz hitz egiteari.

LABek ere parte hartuko Gernika Palestina deialdi herritarraren elkartasun aktiboko kanpainan

Gernika Palestina deialdi herritarrak martxan jarri du elkartasun aktiboko kanpaina, Palestinak Israelen aldetik bizi duen eraso larriaren aurrean. Helburu hirukoitza dauka kanpainak: Netanyahu nazioarteko epaileen aurrera eramatea, Gazan elkartasun proiektuak bultzatzea eta Palestina leku guztietan ikustaraztea.

EAEko sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko Eusko Jaurlaritzak onartuko duen dekretua administrazioaren euskalduntzean jauzi egiteko aukera galdua da

Eusko Jaurlaritzak onartuko duen Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua-ren balorazio kritikoa egiten du LABek. Aurreko dekretuarekiko aurrerapauso batzuk dakartzan arren, guztiz ez-nahikoa da. Finean, dekretua berritzeko prozesu hau aukera galdua da benetan EAEko administrazioaren euskalduntzean jauzi egiteko. Batetik, euskararen normalizazio-prozesuak egun dituen aldeko baldintzak ez dituelako baliatzen; bestetik, prozesu horrek une honetan eta epe motz batean dituen beharrei eta izango dituen erronkei ez dielako erantzuten.