2026-10-03
HomeIndustriaArte GrafikoakAdegik immobilismoari eusten badio Gipuzkoako grafikagintzako sektorea grebara joango da

Adegik immobilismoari eusten badio Gipuzkoako grafikagintzako sektorea grebara joango da

Adegik, Gipuzkoako Grafikagintzako sektorean gehiengoa duen patronalak, gaurko, azaroak 2, aurreikusita zegoen bilera azaroaren 8ra atzeratzea eskatu du, “sindikatuen proposamenak aztertzeko eta negoziazioak aurrera egiteko helburuarekin”. Datorren bileran Adegik proposamenik aurkezten ez badu, Gipuzkoako Grafikagintzako negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatu guztiek (LAB, ELA, CCOO eta UGT), azaroaren 16, 30 eta abenduaren 12rako grebara deituko dute sektorean.

Sektoreko langile guztiekiko dugun erantzunkizunagatik, sindikatu guztiek proposamena onartzea erabaki dugu eta, horren ondorioz, bilera atzeratu egingo da, nahiz eta denbora soberan izan duela uste dugun. Izan ere, hilabete asko daramatzagu negoziazioak hasi zirenetik. Edonola ere, Adegiri eskatzen diogu aprobetxatu dezala eskaintzen diogun aukera berri hau proposamen bat egiteko hitzarmenaren negoziazioak aurrera egin dezan. Hau egingo ez balu, eta, beraz, negoziazioaren hasieratik erakutsitako jarrera immobilista berdinarekin jarraituko balu, sektorea konfrontaziora eramango luke.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...