2026-03-22
HomeIndustriaMetalgintzaADEGIk Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmena hiltzat jo du

ADEGIk Gipuzkoako Metalgintzako hitzarmena hiltzat jo du

Gaur, 2013ko uztailaren 2an, herrialdeko metaleko mahaia bildu da. LAB sindikatuak, CCOO eta UGTrekin batera, aurreko bileran egindako proposamena berretsi du eta ADEGIri erantzunkizunez jokatzeko eskatu dio. ADEGIk Madriletik oparitu dieten Lan Erreforma bere osotasunean aplikatzeko asmoa adierazi du, “hitzarmena nahi baduzue, uko egin zuon eskubideei eta onartu lan erreforma” esanaz. 

LAB sindikatuak uko egiten dio inposaketan oinarrituriko negoziaketa eredu honi eta ADEGIri uztailaren 7a baino lehen bere jarrera alda dezala galdatzen dio. Herrialdeko hitzarmena ez dago hilda sektoreko langileok bere alde borrokatzeko prest gauden bitartean. LABek uztailaren 7a baino lehen, eta baita ondoren ere, herrialdeko hitzarmenaren aldeko apustua egiten du. Aurrerantzean egin beharreko urratsak zehaztu eta adosteko, LABeko delegatuen batzarra egingo da uztailaren 4an.  

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Martxoak 21. Arraza diskriminazioaren aurka indar guztiz borroka egitera dei egiten du LABek

Ez dadila egun arrunt bat izan. Balio dezala, benetan, egiteke (asko) dauzkagun batzuetan aurrera egiteko. Erakunde sindikal gisa, LAB, olagarroaren beste tentakulu bat izan gaitezke edo, aitzitik, gure indar guztiekin haren aurka borrokatu.

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...