2026-11-20
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEuskal Telebista TeleBatzoki bihurtzen ari direla salatzen dugu

Euskal Telebista TeleBatzoki bihurtzen ari direla salatzen dugu

EITBko LABek lotsagarria deritzo martxoaren 30eko ETBko eguerdiko albistegietan nola zabaldu zuten patronala eta Jaurlaritzaren ikuspegia. Ez da onargarria denona den edo izan beharko lukeen Euskal Telebista Telebatzoki bihurtzea.

EAJren diskurtsoa goitik behera erosi eta saltzea, beste guztiena baztertuz, onartezina da. Gaizki badago agintean dagoen alderdiaren propaganda bihurtzea komunikabide publiko bat, soka bereko protagonistak gonbidatuz, oposizioko ahotsak baztertuz, zer esan Teleberri-1eko aurkezleari buruz.  Informazioa eman ordez, bere iritzia zabaltzen zuen atzokoan, profesionaltasun falta izugarria erakutsiz.

Atzokoa ez da salbuespena izan, zoritxarrez. Informazio inpartziala eman beharrean, ohituta gaude EAJren diskurtsoa etengabe entzun eta ikustera, kontrakoak ezkutatuz. Nahikoa da.

Euskal Telebistako arduradunek baztertu egin dute Legebiltzarreko gehiengoa, ez diete ahotsik eman langileen ordezkariei, sindikatuak ez dira kontutan hartzekoak beraien ustez, eta osasun arloko adituen iritzia ematea baino aproposago ikusi dute Confebasken ikuspegia eta interesak zabaldu eta defendatzea. Horrela ez, ETB.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Erosahalmena bermatzeaz gain, administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.

Plantillak Tubos Reunidos defendatu du, eta orain Espainiako Gobernuari dagokio oztopatzeari uztea eta Eusko Jaurlaritzari enpresaren etorkizunarekin duen konpromisoa zehaztea

Tubos Reunidos Groupeko Amurrioko langileok 301 kaleratzeak, Amurrioko altzairutegiaren itxiera eta logistikaren esternalizazioa eragozteko grebara joatea erabaki genuen argi geneukalako Enplegu Estintzioko Espedientea ez zela Tubos Reunidosen arazoak konpontzeko bidea. Hasieratik defendatu genuen ez plantilla, ezta gure lan baldintzak ere, ez zirela enpresaren egoeraren erantzule. Argi eta garbi esaten genuen enpresaren arazoa bere zorra zela, zuzendaritzaren kudeaketa negargarri batek eta bere akziodun handien diru-goseak eragindakoa.