2026-08-08
HomeLan Osasuna IdazkaritzaAmiantoaLABek gaixotutako langileen aurrean instituzio publikoen konpromiso eskasa salatu du

LABek gaixotutako langileen aurrean instituzio publikoen konpromiso eskasa salatu du

Jose Luis Landeta eta Luis Miguel Castañiza, Guardian Llodio enpresako langileak izan dira 25 urte baino gehiagoan, eta urte horietan guztietan Amiantoarekin kontaktuan egin dute lan. Biek asbetosi gaixotasuna dute, amiantoarekin izandako kontaktuaren ondorioz sortutako patologia. Gizarte segurantzak ez du laneko gaixotasun gisa onartu eta epaitegietara jo behar izan dute.

Sententzi honetan epaileak argi uzten badu ere langile hauek pairatzen duten gaixotasuna amiantoarekin lan egindakoaren ondorioa dela, eskumen falta argudiatuz uko egiten dio gaixotasun profesionala aitortzeari. Honen aurrean LABek errekurtsoa sartu du langile hauen ezgaitasun iraunkorra gaixotasun profesionala izendatua izan dadin.

Ez mutuek, ez gizarte segurantzak eta ez Osakidetzak, ez diete behar bezalako jarraipen eta diagnostikorik egin bi langile hauei.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...