2026-08-19
HomeIdazkaritzakElkartasun bidaia Kubara

Elkartasun bidaia Kubara

LAB sindikatuaren ordezkaritza bat La Habanan izan da Fidel Castro Ruzen jaiotzaren 100. urteurreneko ekitaldietan. Iraultza kubatarraren buru izandakoari buruzko konferentziaren testuinguruan, gure elkartasuna adierazi nahi izan diogu uharteari, AEBetako inperialismoak ofentsiba berritu eta herrialdea egoera lazgarrian utzi duen unean.

Kubako herriak azken ia 70 urteetan pairatu duen blokeoa are eta gehiago estutu dute azken urtean. Inperialismo iparramerikarrak ez du Kubako herriaren burujabetza onartzen, eta estrategia genozida bat jarri du martxan, irlak amore ematea helburu duena. Blokeo bortitz horren eraginez Kubako herria bizi baldintza ezin kaskarragoak sufritzen ari da. Horregatik, orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da elkartasun internazionalista ere biderkatzea.

Fidel Castrori buruzko kongresua

Kubako buruzagiaren pentsamendu politikoa lantzeko antolatu den nazioarteko lehen kongresuan parte hartu ahal izan dugu, beste 1.500 ordezkariekin batera. Hiru egunez, Fidel Castrok nazio askapenerako borroka sozialista zuzentzean utzitako irakaspenak landu ahal izan ditugu, beste hainbat herrialdetako kideekin batera. Bi ardatz presente izan zituen beti Castrok: printzipio sozialisten irmotasuna eta irlaren burujabetza. Irakaspen horiek bizirik diraute.

Elkartasun dinamika

Irlara bidaia baliatuta William Soler ospitale pediatrikora bisita egiteko aukera ere izan dugu. Ospitale horretan jarriko dira Euskal Herriko elkartasunari esker finantzatu diren eguzki plakak. Ospitaleko zuzendaritzarekin izandako bilera emankorraren ondoren, bidaia honetan eramandako maleta solidarioak banatu ziren, Kubako herritarrei medikamentuak helarazteko helburua dutenak.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...