2026-10-05
HomeLAB SindikatuaHitzaldia«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» izango ditu hizpide Ainhoa Etxaidek Ekainaren 7an

«Sindikalgintza abertzalearen erronkak» izango ditu hizpide Ainhoa Etxaidek Ekainaren 7an

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak "Sindikalgintza abertzalearen erronkak" aztertuko ditu Martin Ugalde Foroak antolatutako hitzaldian. Ekitaldia ekainaren 7an izango da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean arratsaldeko 19:00etan eta asistentzia konfirmatu beharra dago 943 30 40 30 telefonoan edota komunika@berria.info helbidean. Hitzaldia zuzenean ikusteko aukera ere izango da www.berria.info helbidean.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatu mailan argitaratu berri den grafikagintzako hitzarmenak Arabako eta Nafarroako sektoreko langileen prekaritatea betikotzen du

LABen beti defendatu izan ditugu Euskal Herrian lan egiteko eta erabakitzeko esparruak, hemen negoziatu eta erabakitzeak lan-baldintza hobeak lortzeko aukera emango ligukeelako.

Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuaren egoera salatu dugu Batzar Nagusien aurrean

2026ko irailaren 4an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuko ofizial guardia-burua bere Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko etxean kokatutako komunikazio zentraleko lanpostu operatibotik bota zuen Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuko Zuzendariak. 2018tik indarrean zegoen bi administrazioen arteko hitzarmena pasa den abuztuaren 31n iraungi zela eta zerbitzuaren berrantolaketagatik Donostiako Suhiltzaile Zerbitzuak bulego hori beharrezkoa zuela izan zen horretarako eman zuen argudioa. Guardia-buruaren bulegoa bakarrik ez, hitzarmenean araututa zeuden bestelako lanetarako espazioak erabiltzeko debekua ere ezarri zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza eta Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun sailen plantilla handitzea eta zerbitzu horiek biltzeko egoitza espezifiko bat eskatzen dugu

2025eko urrian, LABen atal sindikaletik 2026ko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuari buruzko proposamena egin eta zabaldu genuen langileen artean. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) aurrekontu horietako...