2026-09-05
HomeEkintza SindikalaIkuskizun eta ekitaldietako langileek grebak deitu dituzte Gasteizko jaietan eta Donostiako nahiz...

Ikuskizun eta ekitaldietako langileek grebak deitu dituzte Gasteizko jaietan eta Donostiako nahiz Bilboko aste nagusietan

Berriro elkartu gara ikuskizunen eta ekitaldiaren hitzarmena negoziatzen dugun sindikatuok. Oraingoan, EAEko hiru hiriburuetako jaietako greba-datak iragartzeko egin dugu. Aski dela esan duen sektore oso baten indarrarekin eta babesarekin egiten dugu, gainera.

EUKI patronalaren aldetik utzikeria berbera sentitzen jarraitzen dugu; erabateko isiltasunaren oihartzuna.

Erabat kontrajarria da patronalaren aldetik sumatzen dugun utzikeria hori eta herri-eragileen aldetik sentitzen dugun indarra eta batasuna. Alde batetik, lan-ikuskaritzan salaketak aurkeztu ondoren, iritsi dira arrazoia ematen diguten, eta hainbat enpresa zigortzen dituzten, lehen txostenak. Eta, bestetik, elkarteetatik, sindikatuetatik eta gizarte-kolektiboetatik babesa lortzen jarraitzen dugu. Batasuna adierazten azkenak, Bilboko Konpartsetako, Donostiako Piratetako eta Gasteizko Txosna Batzordeko herri-mugimenduetako kideak izan dira. Sektorearen problematika eta prekaritatea lehen eskutik ezagutzen dute (EUKIk behin eta berriz ukatu duen hori) eta, horregatik, gurekin bat egin nahi izan dute. Batasun horrek erakusten du jai duinak defendatzeko langileen eskubideak defendatu behar direla derrigor.

Kultura ezin baita esplotazioaren sinonimo izan.

Borrokan jarraituko dugulako, enpresarien aldetik zentzutasuna ez dagoen bitartean, eta langileei baldintza duinak bermatzeko elkarrizketei berriro ekitea erabakitzen duten artean.

Beraz, gaur, Arriaga Antzokia baino leku esanguratsuagorik ez baitzen, greba eta borroka egun hauetara joateko dei bateratua egin dugu:

  • GASTEIZ: abuztuaren 5a (Araban greba)
  • DONOSTIA: abuztuaren 14a (Gipuzkoan greba)
  • BILBO: abuztuaren 26a (Bizkaian greba)

Gora langileon borroka! Ikuskizunen eta ekitaldien sektorerako hitzarmen duinaren alde!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...