2026-10-17
HomeEkintza PolitikoaLABek eta ELAk bilera eskatu diogu Mikel Torres lehendakariordeari, 1.500 euroko gutxieneko...

LABek eta ELAk bilera eskatu diogu Mikel Torres lehendakariordeari, 1.500 euroko gutxieneko soldataren aldeko konpromisoak eskatzeko

Martxoaren 17ko greba orokor arrakastatsuaren ondoren LAB eta ELA Kongresuan gutxieneko soldata propio baten aldeko ekimena sustatzen ari gara. Greba Orokorraren aurretik Mikel Torresek uko egin zion grebaren deitzaileekin biltzeari; LABek eta ELAk, biltzeaz gain, konpromiso zehatzak eskatuko dizkiogu patronala presionatu dezan.

Martxoaren 17ko greba orokor arrakastatsua igaro ondoren, LAB eta ELA lanean ari gara Estatuko beste sindikatu batzuekin batera Diputatuen Kongresuan gutxieneko soldata propio bat onar dadin. Bide horretaz gain, sindikatuon iritziz ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzaren konpromiso irmoa gutxieneko soldataren alde eta berau lortzea gehien oztopatzen duen patronalari aurre egiteko. Mobilizazio eta greba ziklo baten ondoren interlokuzioari aukera eman nahi diogu LABek zein ELAk.

Mikel Torresek ez zuen greba orokorra deitu zuten sindikatuekin bildu nahi izan grebaren aurretik eta ez zuen eragin nahi izan akordio bat bilatuz greba ekiditeko. Elkarrizketarako deiak egin zituen arren, lehendakariordea izan zen hitzari bidea itxi ziona. Era berean, greba orokorra igaro ondoren, Eusko Jaurlaritzak ez du gutxieneko soldatari buruz berriz hitz egin nahi izan. LABen eta ELAren iritziz oso larria litzateke EAEko bi sindikatu nagusion aldarriak soilik greba orokor baten testuinguruan izatea hizketagai. Eusko Jaurlaritzaren jarrera autoritarioa ez litzateke ulergarria izango, are gutxiago berriro ere bilera ukatzea.

LABek eta ELAk ez diogu uko egingo 1.500 eurotako gutxieneko soldataren aldarriari. Pobrezia hazten ari den testuinguru honetan, Hego Euskal Herriko langileen nahiari erantzuteaz gain, okerren dauden langileen aldeko ezinbesteko ekimena da. Orain arte ekimen honen aurkako oztopo nagusiak patronala eta Eusko Jaurlaritza izan dira. Horregatik, Mikel Torresi zuzeneko inplikazioa eskatuko diogu patronalaren blokeoari aurre egiteko eta instituzioak gutxieneko soldataren aldeko eragile izan daitezen.

Mikel Torresi eskatutako bilera lehena izango da greba orokorraren ondoren. Uda ondoren LABek eta ELAk beste ekimen batzuk publiko egingo dituzte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...

Siemens Gamesaren estatu mailako akordio markoaren aurka egingo dugu, eta Euskal Herriko negoziazio esparruak defendatuko ditugu

Salatu dugu Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela, Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortuz. Mungia eta Asteasuko...

Azken asteetan EAEko hainbat eskualdetan eskola garraioan izan diren murrizketak salatzen ditugu

2026-2027 ikasturte hasieran eskola garraioaren murrizketen inguruan hainbat eskola komunitatek egindako salaketa publikoek eta abiatutako mobilizazioek agerian utzi dute egiturazko arazoa. Oianguren ikastetxeko komunitateak...