2026-09-01
HomeEkintza SindikalaMatia Fundazioko langileek zuzendaritzaren neurri murriztaileak salatzen dituzte

Matia Fundazioko langileek zuzendaritzaren neurri murriztaileak salatzen dituzte

Matia Fundazioko zuzendaritzak hartutako neurri murriztaileak salatu ditu Matia Fundazioko zentroarteko batzordeak: lan postuen amortizazioa, kontratu bukaerak, lan postuak ez ordezkatzea, lan karga handitzea, orden murrizketa, garbiketa gutxitzea… hau dena egoera ekonomikoak eragin duela esanez.

Matiako Zuzendaritza da, Gerardo Amunarriz buru, fundazioaren bideragarritasuna bermatu eta aldundiarekin eta osasun sailarekin negoziatzen duena.

Ez da inolaz ere langileon ardura. Atsekabe handiz bizi dugu egoera guztia ordaintzen dugunok Matia Fundazioko langileak izatea, eta nola ez familia eta fundazioko zentru eta zerbitzuetako erabiltzaileak ere.

Beste alde batetik, publikoki salatu nahi dugu langileok bizi dugun egoera eta neurri guzti hauei buelta emateko beharrezkoak ikusten ditugun aldarrikapenekin jarraituko dugula diogu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek Nafarroako zahar egoitzetako lehen hitzarmena sinatu du #LortuDugu

Borrokaldi luze baten ostean, joan den martxoaren 17an Hego Euskal Herri osoan egin zen greba orokorraren alderdietako asko gauzatu dira hitzarmenean, besteak beste, 1.500...

Irunen izandako sexu erasoaren aurrean, sexu langileen eskubideak aldarrikatu ditu LABek

Era honetako egoerei aurre egiteko beharra duten langileei bere baliabideak eskaini dizkiegu LABen, erakundeei indarkeria matxistari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzearekin batera. Sexu lana indarkeriarekin parekatzeak sexu langileei ahotsa eta agentzia kentzea eragin dezakeela ohartarazten dugu.

Navarrabiomed kalera atera da Nafarroako Gobernuaren aurrean, herritarrei informazioa ematen jarraitzeko eta hitzarmen duin bat eskatzeko

Navarrabiomed–Miguel Servet Fundazioko Langileen Batzordeak, LABeko bederatzi ordezkarik osatua, elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuaren egoitza den Nafarroako Jauregiaren aurrean. Ekimenak helburu bikoitza izan du: herritarrei argi erakustea Navarrabiomeden egiten duten lanaren garrantzia eta langile guztientzako lan-baldintza duinak aldarrikatzea. Horrela, ikerketa biomediko publikoaren errealitatea hurbildu nahi izan zaio gizarteari.