Donostiako autobus zerbitzuan, Dbusen, langileen janzkerak ezarritako arauek ez dute aintzat hartzen udako beroaldietarako egokitutako arropak erabiltzeko aukera eta, gainera, generoaren araberako bereizketak ezartzen ditu arauz: gizonezkoek praka luzeak erabili behar dituzte, eta emakumezkoek gonak edo praka luzeak. Langileak horren aurka mobilizatu dira gaur eguerdian Bulebarrean.
LABen ustez, beroari aurre egitea lanean osasun kontua da, eta horregatik, gidari guztiek aukera izan beharko lukete galtza motzak eta gonak janzteko, generoa edozein dela ere. Uniformearen genero bidezko bereizketak ez du lekurik inklusiboa behar lukeen gaur egungo gizartean, zeinetan pertsona bakoitzaren ongizatea eta erosotasuna lehenetsi behar baitiren.
Janzkeraren inguruko aukera askatasunak, gainera, laneko giroa hobetzen lagun dezake eta, ondorioz, langileen produktibitatea eta motibazioa handitzen ere bai.
Eskatzen ditugun berrikuntza horiek ez dira soilik berdintasunaren aldeko urratsak; osasuna eta eraginkortasuna sustatzen dituzte eta lan ingurunea guztiontzako atseginago bihurtzen dute.

