2026-11-14
HomeLAB SindikatuaLAB'Bizilan.eus' webgunea abian dago, langileriarentzat zuzendutako tresna berria

‘Bizilan.eus’ webgunea abian dago, langileriarentzat zuzendutako tresna berria

‘Bizilan.eus’ webgunea aurkeztu dugu; hots, langileria osoari baliagarriak zaizkien informazioak ezagutarazteko sortutako tresna berria. Hainbat kolektiborentzat atal desberdinak sortu ditugu informazioa erraztasunez aurkitu ahal izateko: etxeko langileak, gazteak, migranteak, autonomoak, aniztasun funtzionala, pentsioak, prestazioak… Langileen eskubideen inguruko informazio argia aurkitu ahalko da atari berrian, ohiko zalantzak erantzuteko eta informazio gehigarria eskaintzeko.

Lelo honekin laburtu genezake tresna berriaren izaera: “Bizilan.eus, zure eskubideak klik batean. Ezagutza da aldaketarako lehen pausoa”

Norentzat zuzendua dago?
‘Bizilan.eus‘ webgunea, langileria osoari baliagarriak zaizkien informazioak ezagutarazteko sorturiko tresna da. “Langile” hitza erabiltzen dugunean lanean, langabezian, erretiratuta edo ikasten dauden pertsonen inguruan hitz egiten ari gara, eta, horregatik, Bizilan webguneak kolektibo hauen guztien egoerak hartzen ditu kontutan. Kolektibo hauentzako atal desberdinak sortu ditugu informazioa erraztasunez aurkitu ahal izateko: etxeko langileak, gazteak, migranteak, autonomoak, aniztasun funtzionala, pentsioak, prestazioak.

Zer aurkitu ahal da bertan?
Langileen eskubideen inguruko informazio argia aurkituko dugu; ohiko zalantzak, kolektibo bakoitzaren eskubideak, informazio gehigarria… Informazioa atal desberdinetan sailkaturik aurkitu ahal da:

– “Zer da?”: egunerokotasuneko kontzeptuen azalpena
– “Nora jo?”: nork lagundu gaitzake kasuaren arabera
– “Zer egin?”: nola jokatu kasuaren arabera
– “Ohiko zalantzak”: langileek maiz aurkitzen dituzten egoeren erantzunak

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...