2026-10-02
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakNafarroako Itunpeko Irakaskuntzako akordioa ez dela betetzen ari salatu dugu

Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako akordioa ez dela betetzen ari salatu dugu

Nafarroako Irakaskuntza osoko %40 suposatzen duen Itunpeko Irakaskuntzako langileen ezinegona nabaria da, aurreko Gobernuarekin adostuta baitzeuden aipatu neurri horiek.Eskakizun hau premiazkoa da, neurri hauek 2019an abian jarri eta 2020ko aurrekontuetan aintzat hartu beharko liratekeelako. Egoera horri buelta ematen saiatzeko, sindikatuek behin eta berriz eskatu dute Hezkuntza Departamentuarekin bilera egitea baina oraindik ez dute inolako erantzunik jaso.

Pasa den abuztuaren 3an, egungo Nafarroako Hezkuntza Departamentuak eta LAB, SEPNA eta UGT sindikatuek Nafarroako Itunpeko Irakaskuntzako akordioaren luzapena sinatu zuten, 2020ko ekainaren 30a artekoa. Baina, egun badaude akordioak jasotzen dituen eta aplikatzen ari ez diren atalak; hauek dira:

• %0,25eko igoera soldata igoera, 2019ko ekainetik aurera, Administrazioko langileei igo zaien bezala.
• 14/2012 Errege-Dekretua bertan behera utzi eta gero, soldaten leheneratzea: %2,5 irakasleentzat eta %2 irakasle ez direnentzat.
• Eta beste alde batetik, 10 egun baino gehiagoko bajetan, ordezkapenak lehen egunetik betetzea adostutako lau kasuetan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...