2026-06-17
HomeIndustriaMetalgintzaTecman enpresako langileek ehun egun bete dituzte greba mugagabean, lan baldintza duinen...

Tecman enpresako langileek ehun egun bete dituzte greba mugagabean, lan baldintza duinen defentsan

Tecman enpresako langileek ehun egun bete dituzte gaur greba mugagabean. Mendaroko ospitaleko mantenimenduaz arduratzen dira, eta kokoteraino daude Tecman-ek eta Osakidetzak gutxiesteaz, bigarren mailako langiletzat hartu eta ezikusiarena egiten dutelako.

Langileen arabera, enpresaren zuzendaritzak ez du kezkarik agertzen ere beraien ekonomia-interesak, beraien irabaziak, beraien marjinak… guztiaren gainetik jartzeko. Jakina, beti diru publikoa erabiltzen dute, Tecman SVA S.L.-ko langileen kontura, Mendaroko Ospitalaren eta Debabarrenaren erabiltzaileei eskaini behar zaien arretaren kontura. Gutxiengo jakingura eta begirunea erakutsiko baliete langileei eta Osakidetzaren erabiltzaileei, duela aste batzuk itxiko litzateke akordioren bat.
Grebalariak egiten ari diren borroka hau, lan baldintzak duindu daitezen borroka izateaz gain, kalitateko zerbitzu publikoa lortzeko borroka ere bada. Osakidetzak azpikontratatzen ditu lan baldintzak eta Tecmanek, langileen bizkar, poltsikoak betetzen ditu.

Jadanik 100 egun igaro dira; 100 egun hauek baliagarriak gertatu zaizkie langileei euren borrokan, hitzarmen duina eta oinarrizko helburuak lortzeko borrokan berrets daitezen. Honatx euren aldarrikapen nagusiak:

1. Soldata igoerak KPIri lotuak. Soldatek 2011. urteaz geroztik bere horretan diraute; garaia da eguneratzeko.

2. Zaintzak eta “guardia” izenez ezagutzen diren txandei dagokienez, hauen xedea da ordu erdiko epe batean Ospitalean sor litezkeen edozein matxurari edo ustekabekoari aurre egiteko. Lan honen ordainez Osakidetzako mantentze lanetako teknikari batek 43 € eguneko kobratzen du, Tecmanekoek aldiz, 11 € kobratzen dituzte. Horrengatik, lan bera egiteagatik kopuru bera kobra dadila eskatzen dute soilik.

Gainera, 100 egun hauetan, Tecman SVA S.L.-ek eta Osakidetzak, funtsezkoa den grebarako eskubidea behin eta berriz urratu izanaren lekukoak izan gara. Horrek eraman gintuen, uztailaren 19an, demanda edo eskea jartzera. Epaiketa irailaren 20an izan zen. Epaiaren zain daude. Dena dela ere, gertakaria hau ez da nahikoa izan langileen grebarako eskubidea urratzeari utz diezaioten: bi enpresen jarrera urritu baino, biderkatu baita.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.