2026-04-23
HomeEkintza SindikalaJaurlaritzak ez du benetako apusturik egin nahi euskaldunon eta langileon hizkuntza eskubideak...

Jaurlaritzak ez du benetako apusturik egin nahi euskaldunon eta langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko

LABek bermeak exijitu ditu, eta 30 orduko lan astearen aldarrikapena egin du dagoeneko Eusko JaurlaritzarenMahai Orokorrean.

Gaur Gasteizen egindako Mahai Orokorraren bileran ohiko errotondari biraka jarraitu dugu. LABek ez dio Jaurlaritzari borondaterik antzematen landutako gaiak behingoz konpontzeko: euskara; jardunaldi murrizketa; erretiro-txanda kontratua, gazteberritze planak eta behin-behinekotasuna.

Euskara

Jaurlaritzak jendartearen eta langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko erabateko ardura du. Egundoko ahalegina egiten ari dela eta baliabideak jartzen ari dela dio, baina bere jarduna ez doa norabide horretan. Batetik, Iralen eta Lanbiden atzerapauso lotsagarriak ematen ari da. Bestetik, euskararen kontrako oldarraldiaren aurrean eta legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren bi proposamenen aurrean (EH Bildurena eta EAJrena) Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiak arazoa betikotzearen aldeko apustua egiten ari dira. Benetako babes juridikoaren aldeko apustua exijitu die LABek, bide antzuak baztertuta.

Jardunaldia

2000 urtean egindako Greba Orokor baten ondorioz, administrazioan 35 orduko lan astea adostu ahal izan zen. 26 urte igarota, egoera aldatu egin da, baina jardunaldia murrizteko arrazoiak berberak dira, eta LABek lan astea 30 ordura jaistea aldarrikatu du gaurko bileran. Jaurlaritzak, ohi bezala, ez du gaiari heltzeko borondaterik agertu, eta bestelako gaietara desbideratu nahi du fokoa. Argi utzi du beste behin ere, 2000n bezala, borondate falta hori aldatu nahi bada, mobilizazioaren bidez izan beharko dela.

Erretiro-txanda kontratua

Gai hau ere errotondan mantentzen dute, Madrilera begira erosoa delako «segurtasun juridikoa» aitzakiatzat hartzea. Jaurlaritzak baditu tresnak aukera hau eremu guztietara zabaltzeko, enpresa publiko batzuetan dagoeneko egiten ari den bezala. Urtarrilean aurkeztutako testua, gutxiengoarekin adostuta, Gobernu Kontseilura eramango dutela adierazi dute.

Behin-behinekotasuna

Kasu honetan ere badaude tresnak behin-behinekotasuna Europak agintzen duen %8ra jaisteko, baina borondaterik ez dago. Madrilen zer erabaki begira gelditu baino, eskumenak exijitu behar ditu Jaurlaritzak, birjartze tasak eta lanpostu deialdiak hemen adostu ahal izateko.

LABek gai hauen guztien defentsan mobilizatzen jarraituko du, eta gogoratu nahi du hurrengo asteak eta hilabeteak garrantzitsuak izango direla jendartearen eta langileon euskara eskubideak legez behingoz bermatzeko. Langileei datozen mobilizazioei adi egoteko eskatzen die.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Matia Fundazioak lehenengo bajaren %100eko osagarria kentzea erabaki du

LAB sindikatuak Gipuzkoako herritarrei Matia Fundazioko langileen egoeraren berri eman nahi die, azken erabaki batek sortu duen kezka dela eta. Fundazioko zuzendaritzak lehenengo bajaren %100eko...

LABek Arabako adingabeen eta emakumeen babes-sarean murrizketak salatu ditu eta Urtarani erakundeen utzikeria eteteko exijitu dio

Gizarte Ongizateko Foru Erakundearen (GOFE) mendeko Beti Gizartean Fundazioak kudeatutako baliabideetako LABeko langile eta elkarretaratze bat burutu dute gaur. Gorka Urtaran eta bere Gizarte...

Eudelen mahai-negoziatzailearen bezperan ELA eta LABek egin dugun 2 ordutako lanuzteak jarraipen zabala izan du

75 mobilizazio baino gehiagotan EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EEri exijitu diegu Udalhitzeko eta udaletako mahaietan edukiak orain ekartzeko Gaurko egunerako, EUDELek Udalhitzeko mahai-negoziatzailea...