2026-10-09
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaEgungo gizarte errealiatearen aurrean «Aldaketarako agenda» aurkeztu du LABek

Egungo gizarte errealiatearen aurrean «Aldaketarako agenda» aurkeztu du LABek

Gaur LABek Hego Euskal Herriko gizarte errealitatearen gainean egin duen azterketa aurkeztu du prentsaurrean. Lan hau osatzerako orduan langabezia, pobrezia, prekarietatea eta gizarte bazterketa izan ditu aztergai.

Txosten honetan jasotzen diren balorazio eta gogoetak garrantzitsuak dira sindikatuarentzat, lan hau izango baitu oinarri, tresna, bestelako gizarte errealitate baterako alternatiben proposamenak garatzeko. Bestelako gizarte errealiate bat beharrezko eta posiblea da eta horretarako proposamen zehatzak aurkeztuko ditu LABek datozen egunetan "Rayoren ostiralen aurrean aldaketarako agenda". Sindikatuak alternatiba bi zutabetan kokatzen du: Lanaren banaketa eta aberastasunaren banaketa.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Postako langileak kalera atera dira zerbitzu publikoaren eta beren eskubideen defentsan

Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Honako neurri hauek eskatu dituzte, hemen erabaki nahi dituztelako beren lan-baldintzak: - Posta Zerbitzu Unibertsalaren finantzaketa indartzea kalitatezko...

EAEko udal sektoreko greba eguna arrakastatsua izan da eta langileek argi eta garbi adierazi diote EUDELi negoziazioaren blokeoa ez dutela onartuko

Bizkaiko eta Gipuzkoako zonalde askotan greba jarraipena zabala izaten ari da, hainbat udaleta udal zerbitzu itxi direlarik. LABek eta ELAk argi adierazi nahi diegu Eudeleko mahaia osatzen duten alderdiei Udalhitzen negoziazioaren blokeoa ez dugula onartzen eta aurrera pausuak emateko garaia dela.

LABek Euskal Herrian azaroaren 11rako greba orokorra deitzea proposatuko dio bihar bere Nazio Biltzarrari

Eragile sindikal eta sozialekin deialdi bateratuaren alde egindako lanaren ondorioz eta Espainiako Estatuko Maizterren Konfederazioarekin harremanetan egon eta gero, azaroaren 11n etxebizitza eskubidearen eta soldata duinen aldeko greba orokorra antolatzeko erabakia proposatuko dio LABek bere Nazio Biltzarrari bihar arratsaldean.