2024-05-06
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSarbidea da Osakidetzaren gaixotasuna, EPE eredua zein kontratazioarena

Sarbidea da Osakidetzaren gaixotasuna, EPE eredua zein kontratazioarena


Agerraldia egin dugu Gasteizen, Osakidetzan egiten den kontratazio irregularrari buruz egin dugun txostena aurkezteko. Txostenean jasotzen ditugu Osakidetza osoko datuak, bere erakunde guztietan egiten den kontratazioak ikertu baititugu. Bertan argi eta garbi agertzen dugu Osakidetzak darabilen kontratazio politika eskasa, pertsonal falta sortzen ari den egoera guztiz larriaren aurrean aurreikuspenik eza, eta kontratazio mota batzuen gehiegizko erabilera iruzurgilea.  


Gaur prentsaurrekoa egin dugu Gasteizen, 2018ko Osakidetzako kontratazioaren inguruko txostena aurkezteko, Osakidetzak bere gardentasun faltarekin inposatzen dizkigun oztopoak gainditu dituena.

ESI guztietako kontratazio-txostenak erabili ditugu, Jaurlaritza bezalako instituzioen datuak eta galdera parlamentarioak, askotan datuak gurutzatuz, argi ikusteko zeintzuk diren kontratazio eredu honen ondorioak.

Osakidetzako 2018ko ESI guztietako kontratazioa aztertzea lortu dugu. Kontratuz kontratu egin dugu azterketa.

Ematen ditugun zerbitzuetan du eragina aldibaterakotasun handiak, gure lantaldearen %35 nomada da. Zerbitzuz zerbitzu dabil inolako egonkortasunik gabe, kasu askotan, gutxieneko egokitzapenerako denbora barik.

Txostenean jasotako datuak kezkatzekoak dira eta osasun egitura arriskuan jartzen duen aurrekolapso egoera zehazten dute kontratazioan.

– %35etik gorako aldibaterakotasuna jasaten du Osakidetzak.
34.000-36.000 langiletako lantaldea dago Osakidetzan. Hauetatik, 21.500 dira finkoak eta 12.000 eta 14.000 artean aldi baterakoak, neurketa egin den urteko sasoiaren arabera.

– Aldi baterako 12.000 langile hauetatik, 5.000 interinoak dira eta 5.000 eta 6.000 artean ordezkoak. Eta 3.000 pertsona ditugu kontratazio prekarioarekin beharrizan iraunkorrak estaltzen ari direnak, urte osoa irauten duten beharrizan estrukturalak.

Kontratazio ereduak behea jo duela esan dezakegu, arrazoi hauengatik:

– Kontratazioaren %52a zerbitzuaren beharrak asetzera bideratuta dago, hau da, egiturak bete ezin ditzakeen beharrizanak. Osakidetzako aldi baterako kontratazioa ez dago oporrak, baimenak, bajak etb. estaltzera bideratuta, horrela izan beharko lukeen arren. Osakidetzako kontratazio osoaren %52a egiturak bete beharko lituzkeen egoerei adabakiak jartzera dago bideratuta, ohiko atazak egitera. Zerbitzuaren beharrengatiko kontratuak erabiltzen ari dira, gripearen pikoa bezalako ezohiko egoerak estaltzeko diseinatutako kontratazio mota dena, beharrizan iraunkorrak estaltzeko. Horregatik, ondorio nagusia da Osakidetzako egiturazko lan-taldea infradimentsionatuta dagoela eta ez dela gai bere zerbitzuen beharrizanei aurre egiteko.

Txostenean, aipatu infradimentsionamendua ere neurtu dugu, eta kontratuz kontratu aztertu. Ikusi dugu kontratu horietako zenbat erabiltzen den beharrizan iraunkorrak estaltzeko. 3.000 lanpostu ezkutatzen ditu Osakidetzak aldi-baterako kontratazioaren atzean, lanpostuok prekarizatuz. Kontratazio eredu honek lanpostuok izkutuan mantentzeko baino ez du balio.

-Plaza hauek ez dute plaza koderik. Plantila estrukturaletik at dauden 3.000 plaza. Postu hauek plantila finkoari eta mugikortasunari ezkutatuak daude, baita Osakidetzan lan egin nahi duten pertsonei, plaza kodea ez dutenez ezin EPE prozesura atera.

Kontratu hauek nahi eran eteteko ekintza guztiz irregularrak atzeman ditugu, plaza kodea jarri beharrik ez edukitzeko, legea saihesteko era guztietako trikimailuak erabiliz.

– 3.000 postu hauek desagerraraziko balira Osakidetzak ez duela estrukturan murrizketarik egin esan ahalko luke, plantila estrukturala ez delako ukitu.

-Gaur egun Osakidetzak proposaturiko edozein (enplegu eskaintza publiko) EPE-ri, prekarioki eta egonkortasunik gabe betetzen ari diren 3.000 plaza falta zaizkio.

-Kantitate honi plaza bakanteak eta Erretiro datuak gehituz,(urteko 1.000 pertsonak erretiroa hartzen du Osakidetzan), gaur egun 7.000 plazako (enplegu eskaintza) EPE bat beharrezkoa da, eta 2018urtea arte, erretiroengatik 1.000 plaza gehiago urtero. Hau da, erretiroak bakarrik kontutan hartuta, 8.000 plaza gehiago izango dira hurrengo 8 urteetan.

Kontratazio ereduak porrot egin du, eta premiazkoa da eredu berri bat negoziatzea. Eredu horrek 3.000 plaza hauek aintzat hartu beharko ditu derrigorrez.

Hil ala biziko momentu batean dago estruktura, eta egoera honen aurrean zera adierazi nahi diogu Osakidetzari: alde batetik EPE ereduak, filtrazioen aferarekin, eta bestetik kontratazio ereduan iruzurrak, ezkutatutako 3.000 plaza hauekin, agerian uzten dute eredu berriak ezartzeko benetako diagnostiko bat beharrezkoa dela, errealitatea onartuz eta benetako konponbideak bilatzeko ausardiaz jokatuz, Osasun publikoa arrisku larrian baitago.

Osakidetzak hemen du kontratazioaren ikerketa sakon bat. Osasun Zerbitzu Publikoak Estrukturalizatuak izan behar duten milaka postu itzaletik atera behar ditu, eta gizartearen behar errealak beteko dituen enplegu eskaintzak (EPEak) atera. Hau da behin-behinekotasuna eta prekarietatea gutxitzeko zein enplegua egonkortzeko modu bakarra, Osakidetzako sarbidean meritu, gaitasun eta berdintasuna bermatuz.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe

Atzo, Maiatzak 5, Bermeotik, Lekeitio, Durango eta Zeanurirarteko emergentziazko osasun asistentzia bermatzen duen Gernikako anbulantzia medikalizatua medikurik gabe egon zen, Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaritzak duen kudeaketa txarra tarteko.

Dei egiten dugu aurtengo lehenengo hilketa matxistaren aurrean Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzera

Maiatzaren 3an, 34 urteko emakumea* indarkeria zantzuekin hilda agertu zen Donibane Lohitzuneko hotel batean. 2024an Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da eta LABetik, bat egiten dugu Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioekin eta euretan parte hartzeko deia egiten dugu.

Osakidetzako zuzendaritzak ikuztegi lanak publifikatu behar ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian LABi arrazoia eman dion epaiaren ondoren

LABek antzeman zuen Santa Marina Ospitaleko ikuzketa-lanak pribatizatuta jarraitzea nahi zuela Osakidetzak. Zuzendaritzak pribatizazioaren alde egindako apustu berri horren aurrean, sindikatuak errekurtso berezi bat jarri zuen 2023ko otsailean, eta Kontratu Errekurtsoen Administrazio Organoak onartu egin zuen. Horren aurrean, Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira jo zuen, eta azken horrek ontzat jo du LABek aurkeztutako errekurtsoa. Hala, zeregin horiek egiteko kanpoko enpresa bat kontratatzen jarraitzea galarazi du.