2025-12-05
HomeZerbitzu PribatuakTelekomunikazioakLanalden eta Bilboko Udala 010 zerbitzuko grebalariak ordezkatzen ari dira

Lanalden eta Bilboko Udala 010 zerbitzuko grebalariak ordezkatzen ari dira

LAB eta ELAk Lan Ikuskaritzan salatu dute greba egunetan Bilboko Udalera bideratu direla 010rako deiak eta altzariak jasotzeko sistema sistema moldatu dutela, grebalarien lana ordezkatuz.

Lanalden enpresaren bidez Billboko Udalarentzat 010 arreta zerbitzuan lanean ari diren 12 lagunek ez dute grebara joatea beste aukerarik izan euren lan baldintzak hobetzeko. Maiatzaren 13 eta 14a izan ziren lehen bi greba egunak eta 20 eta 21ean euren aldarrikapenekin segitzen dute, enpresa azpikontratak (Lanalden S.A.) eta Bilboko Udalak gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutelako.

Lehenengo greba egunetik ordea, grebalarien lana ordezkatzeko erabakia hartu zuten. Horren adibide da, 010era deitzen dutenek entzuten duten mezua. Udalak antolatutako udalekuen inguruan galdetzeko deitzen zutenei Bilboko Udaleko Gazteria Sailera deitzeko gonbita egiten baitzaie. Beste adibide bat ere bada. Udalak altzariak jasotzeko duen zerbitzuan aldaketak egin baitituzte. Hala, greba hasi baino 5 egun lehenago, 010 eta Udalaren arteko komunikazio sistema aldatu eta langileen esku-hartzerik behar izan gabe, komunikazio sistema automatizatu dute.

Arreta zerbitzuko langile guztiak (emakumeak) daude greban eta Lanaldenek eta Udalak grebalarien lana ordezkatzeko erabakia gaitzesten dute. Azpikontratari eta administrazioari exijitzen diete ez dezatela euren greba eskubidea urratu (oinarrizko eskubidea delako) eta negoziatzera eser daitezela eskatzen diete.

Langileek eskatzen dutena da datozen bi urtetarako soldata igoerak, oporrak antolatzeko modu bidezkoa eta zerbitzua egoki eskaini ahal izateko langile bat gehiago kontratatzea. Orain artean Lanaldenek Estatu mailako Contact Center hitzarmenera lotu nahi ditu 010ekoen lan baldintzak eta Udalak esaten du gatazka honetan ez duela zer ikusirik. Hori hala izan arren baina udalak onartu zuen zerbitzuagatik Lanaldeni diru gehiago bideratzea. Udalak zerbitzuagatik diru gehiago ordaindu arren ez da arduratzen diru publiko horrekin lan baldintzak eta zerbitzua hobetzen diren ala ez, eta enpresa pribatuen irabaziak hazteko berme bilatzen da esleipen prozesua.

010 herritarrentzako telefono bidezko arreta zerbitzua da eta gai desberdinen inguruko kudeaketa eta argibideak ematen die herritarrei: zergei buruzkoa, zirkulazio baimenak nola egin edota umeen udaleku eta bisita gidatuen izen emateez arduratzen dira. Duela 30 urte inguru sortu zen zerbitzua eta orduz gero asko aldatu da, herritarren zalantzak dibertsifikatu direnez erantzuna espezializatuagoa delako. Zerbitzua eskaintzen dauden langileek bataz-beste 20 urte daramate 010ean eta euren ahalegin eta ardura kontutan hartzen.  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zipreko PEO zentral sindikalaren kongresuan parte hartu du LABek

Zipreren batasunaren eta autodeterminazioaren aldarrikapenarekin bat egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak, Munduko Federazio Sindikaleko kide den zentral sindikalaren kongresuan. Horrez gain, sindikatuak...

Enplegu Publikoaren Legea Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eramateko asmoak euskararen aurkako oldarraldi judiziala larriagotuko du

Euskal jendartearen eta langile publiko gehienen iritziaren aurka, euskara gazteleraren maila berean kokatzea debekatu lezake ebazpenak, eta euskara bigarren mailako egoera subsidiariotik atera ahal...

LABek irmo salatzen du Donostiako Martutene auzoan 111 lagun kale gorrian utzi izana

Herritar orok bizitza bizigarria izateko duen eskubidea gogoratu du LABek, hori bermatzeko eskatu die instituzioei, eta horren alde antolatzeko deia ere egin du. Donostian...