2026-04-20
HomeEkintza SindikalaLAB, ELA, UGT eta CCOOk Administrazioari planto egin diote 2026ko EPEan benetako...

LAB, ELA, UGT eta CCOOk Administrazioari planto egin diote 2026ko EPEan benetako negoziaziorik ez dagoelako

Urtearen hasieran, 2026ko EPEaren oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzeari ekin zitzaion. Hala ere, joan den martxoaren 3an zirriborro berria jaso ondoren, Mahai Sektorialean ordezkaritza duten lau sindikatuok salatu nahi dugu Administrazioak ez duela negoziatzeko benetako borondaterik erakusten. Dokumentuak ia ez du gutxieneko aldaketarik sartzen, eta alderdi garrantzitsuenak ukitu gabe uzten ditu. Alderdi horiek “azterketa” soil batera igortzen dira, negoziazio-konpromisorik gabe.

Egoera horren aurrean, EPEaren oinarriak — funtzionarioenak zein lan-kontratuko langileenak —, funtzionarioen lan-baldintzen akordioa eta lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa berehala benetan negoziatzeko eskatzen dugu.

Hori dela eta, eta inposaketa-dinamika horren aurka gaudela adierazteko, lau sindikatuok planto egitea erabaki dugu, eta ez esertzea gaurko deitutako Mahai Sektorial Berezian. Administrazioak benetako negoziazio-borondatea erakusten duenean, berriro parte hartuko dugu. Ez ditugu onartuko negoziazio formaz mozorrotutako inposaketak. Oinarriek testu irekiak izan behar dute, alderdi guztietan negozia daitezkeenak, eta ez egintza burututzat aurkeztutako dokumentu itxiak.

Gogorarazi nahi dugu negoziatzeak esan nahi duela hitz egitea, proposamenak trukatzea eta konpromisoak hartzea, ez informatzea edo inposatzea. Plantillak prozesu serioa, gardena eta erabat negoziatua merezi du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Zentro Berezietan lan egiten duten langileen osasunarekinĀ ez jolasteko eskatu die LABek mutualitateei

Joan den ekainaren 16an, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gobernantza batzordeak honako ebazpena onartu zuen: ā€œGipuzkoako Foru Aldundiak aniztasun funtzionala duten langileak barnebiltzen dituzten lan eta...

Maiatzaren Lehena: gerraren eta bizitzaren garestitzearen aurrean, langileen aldeko politikak aldarrikatuko ditu LABek

26 manifestazio egingo ditu LABek Euskal Herriko eskualde eta hiriburuetan; Baionan eta Maulen intersindikalarekin mobilizatuko da. Deialdi bakoitzeko kide banarekin, 26 lagunekin batera, agerraldia egin...

LABek eta ELAk Eusko Jaurlaritzari exijitu diote euskal langileon hitza errespetatzeko

Bi sindikatuek (%60ko ordezkaritzarekin) Torres lehendakariordeak, Confebaskekin bat eginez, iragarritako eraso antidemokratikoa salatu dute. LABek eta ELAk agerraldia egin dute gaur Eusko Jaurlaritzak Mikel Torres...