2026-08-09
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaBiocompost de Álava Aldi Baterako Enpresarako hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu da

Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresarako hitzarmena negoziatzeko mahaia osatu da

LAB sindikatuak Enpresa Hitzarmena negoziatzeko mahaiaren irekiera, estatalizazioa eta prekarizazioaren kontrako garaipen bat bezala hartzen du.

Arabako Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketarako plantako, hau da, Biocompost de Álava Aldi Baterako Enpresa Elkarteko enpresa-batzordea eta Enpresa Elkartea erdibana osatzen duten Ferrovial eta FCCk, enpresa hitzarmen propioa izateko mahai negoziatzailea osatu dute.

Gogorarazi behar dugu Biocomposteko langileek greba mugagabe bat hasi behar zutela pasa den abenduaren 26an, 2003an enpresak eta Gasteizko Udalak kudeaketarako sinatutako kontratuaren araberako lan-baldintzen araberako hitzarmena aldarrikatzeko. Izan ere, 2006an bere jarduera hasi zuenetik, enpresak aldebakarrez ezartzen die bere langileei Hondakinak Berreskuratzeko Hitzarmen Estatala, Gardelegiko Zabortegiko Hitzarmeneko baldintzak ezarri beharrean.

LAB sindikatuak Enpresa Hitzarmena negoziatzeko mahaiaren irekiera, estatalizazioa eta prekarizazioaren kontrako garaipen bat bezala hartzen du. Biocomposteko langileek, borrokaren bidez, haien lan-baldintzak negoziatzeko burujabetza eskuratu dute eta.

Borroka ez da hemen bukatu, orain baita Enpresa hitzarmena edukiz betetzeko momentua, langileen aldarrikapenak jasotzen dituzten edukiak.

LABen, estatalizazioaren eta prekarizazioaren kontra eta langileok Euskal Herrian gure lan baldintzak arautzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Konecta BTO telemarketin enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte abuztuaren 11n eta 17an ezkutuko EEEaren kontra

Enpresaren bezero nagusi diren Vocentori eta Iberdrolari erantzukizuna exijituko diete. Gueñesen kokatuta dagoen Konekta BTO telemarketin enpresako langileek salatzen dute enpresa ezkutuko Enplegu Erregulazio Espediente...

Lan baldintzek hil egiten dute

Gaur jakin dugu, atzo, Azkoitian gertatutako lan istripu traumatiko batean, 44 urteko J.A.A.T. basogintzako langilea hil zela, lanean ari zela enbor bat gainera erori...

Navarrabiomed kalera atera da bere lana ezagutarazteko eta Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren ikerketa ahalmena indartuko duen hitzarmen duin bat exijitzeko

Fundazio publikoko Langileen Batzordeak borondatea eskatzen du hitzarmen propiorik gabeko 40 urte luzeko epealdiari amaiera emateko. Behin eta berriz aldarrikatu du ezinbestekoa dela ikerketa...