2026-11-17
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaGure babesa ematen diegu gaurko Kataluniako mobilizazioei

Gure babesa ematen diegu gaurko Kataluniako mobilizazioei

LABetik gure babes eta elkartasun guztia adierazi nahi dugu gaurko egunari begira Katalunian deituta dagoen mobilizazio egunerako. Deituta dagoen 2 ordutako grebari eta egun guztian zehar egongo diren mobilizazio guztiei gure babes guztia adierazten diegu.

Katalunia izugarrizko salbuespen politiko, ekonomiko eta sozial batean iristen da gaurko egunera. Pedro Sanchezen gobernuak langile klasearen eskubideak murrizten zituzten legeak ez indargabetzeaz gain, azken urteak ezaugarritu dituzten politika ekonomiko eta sozialei eutsi die.

Honi guztiari Kataluniak bizi duen salbuespen politikoa gehitu behar zaio, Kataluniako herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen urraketatik eratorria den salbuespen egoera bat hain zuzen ere. Kataluniako mugimendu demokratiko eta baketsuaren aurrean estatuaren erantzuna kartzela, erbestea eta indarkeria poliziala izan da; demokraziaren aurrean estatuaren autoritarismoa.

Independentismoaren kontrako epaiketa hasteko aste gutxi falta diren honetan ezin ditugu Kataluniako preso eta iheslari politikoak aipatu gabe utzi. Aurretik kartak markatuta dituen epaiketa bat, auziperatuak babesgabetasun osoan utzi dituena eta horren aurrean protesta egiteko 20 egunetako gose greba bat egitea beste aukerarik izan ez dutelarik.

Aipatutako guztiagatik LABetik gaurko deituta dauden mobilizazio guztiak babesten ditugu, Kataluniako herriak bere auto-determinaziorako orain arte egindako ibilbidea babestu dugun bezala. Zuen borroka gu guztion borroka da, behingoagatik herri bezala aske izatea eta langile klase bezala bizitza duin bat izatea uzten ez diguten kate hauekin apurtu ahal izateko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.

Mobilizaziorako deia egin dugu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako

Hamar hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ostean, LAB, ELA eta ESK sindikatuok aurrerapausorik ez dagoela salatu dugu, eta abenduan bi elkarretaratze eta 2027an balizko grebak iragarri ditugu, Gizardatz patronalak aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu.

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko. SEAk, ordea, entzungor egin die langileei eta ez du hartu nahi izan sindikatuek egindako plataforma bateratua