2026-06-16
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaMarsellan egon da LAB, Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxako beste hainbat kiderekin...

Marsellan egon da LAB, Euskal Herriko Emakumeen* Mundu Martxako beste hainbat kiderekin batera, Nazioarteko VI. ekintzan

Nous resistons pour vivre, nous luttons pour exister!” (“Bizitzeko erresistitzen dugu, existitzeko borrokatzen dugu!”) lelopean abiatu ziren ostiralean Emakumeen* Mundu Martxak bost urtean behin antolatzen duen Nazioarteko Ekintzaren baitako jardunaldiak. Eskuin muturraz, bakeaz eta desmilitarizazioaz, elikadura burujabetzaz eta emakumeen* parte hartzeaz hausnartu dugu, indarkeria matxista, krisi ekosoziala eta migrazio politikak ardatz izan dituen ekintzan.

Euskal Herritik ordezkaritza zabala iritsi zen larunbatean, aliantzak egiteko espazio izan zen jardunaldian parte hartzera, munduko hainbat herrialdetako ordezkariekin batera (Sahara, Suitza…). Mobilizazioa egin genuen Marsellako kaleetan, eta “Gora borroka (trans)feminista” edo “Solidarité avec les femmes du monde entie (“Elkartasuna mundu osoko emakumeekin”) oihukatu. Horrez gain, “Palestina askatu” aldarria zabaltzeko, mobilizazio intersindikalean parte hartu genuen goizean, beste hainbat sindikaturekin batera, Gazan berehalako su-etena eta laguntza humanitarioa oztoporik gabeko sar dadin lortzeko.

Martxoaren 8an hasi eta urriaren 17ra arte luzatuko den Nazioarteko VI. Ekintzan ekimenean parte hartzeaz gain, LABetik gerra eta kapitalismoaren aurka, herrien burujabetza eta eta bizitza duinen alde borrokan jarraitzeko hautua egiten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako esku hartze sozialeko hilaren 23ko negoziazio mahaian aurrerapausorik ez badago, greba egingo dugu ekainaren 25ean

LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok Lucho Royero Gasteizko zinegotziaren faltsukeria eta mututasuna salatzen ditugu. Arabako esku hartzearen sektorean ordezkaritza dugun LAB, ELA; CCOO eta...

Primafrion jazarpen sindikalak ez du etenik

Gaur Durruman (Araba) kokatutako Primafrio enpresaren atean egindako elkarretaratzeak berriro erakutsi du LABen ez gaudela atzera pauso bakar bat ere emateko prest. Bere jarrera zuzendu beharrean, enpresak beste behin ere errepresio sindikalaren aldeko hautua egin du, eta joan den ostiralean beste langile bat kaleratu zuen, lan eskubideen alde egiteagatik.

Navarrabiomedeko langileek aurrekontu-bermeak eskatu dituzte euren hitzarmen kolektiborako

Navarrabiomed-Miguel Servet Fundazioko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan hitzartutako akordioek aurrekontu-babesa izan dezaten eskatzeko. Hitzarmenaren helburua osasun-ikerketa publikoaren errealitatera egokitutako lan-esparru...