2026-05-05
HomeEkintza Sindikala4 langile hil dira egun gutxiko tartean, lan heriotzen joera larria berretsiz

4 langile hil dira egun gutxiko tartean, lan heriotzen joera larria berretsiz

Gaur goizean eraikuntzako langile bat hil da Bilbon etxe baten teilatutik erorita. Ezer baino lehen, LAB sindikatuak elkartasun eta babes osoa adierazi nahi die hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Astea bete ez denean, 4 langile hil dira Euskal Herrian istripu traumatikoetan; bi, pieza astunak gainera erorita, eta beste bi, altueratik erorita.

Istripu hauek prebentzio neurri sinpleenekin ekidin zitezkeen. Heriotza hauek, beraz, prebentzio neurrien ez betetzea guztiz orokortua dagoenaren seinale dira. Patronal honi ezin zaio minutu bakar bat ere utzi inpunitatea izaten. Gu hiltzen ari dira.

LAB sindikatuak dei egiten dio Pradales EAEko lehendakariari zein Txibite Nafarroako gobernuburuari deitu ditzatela urgentziazko gobernu kontseiluak, CEN eta CONFEBASK patronalei ardura exijitu eta urgentziazko neurriak ezarri ditzaten.

Aurrekaririk gabeko ikuskatze kanpaina erraldoia ipini behar da abian hiltzen gaituen patronala honen inpunitatearekin amaitzeko.

Bihar, Bilbon, AHTren obrak hildako langilearen heriotza salatzeko intersindikalak egingo duen kontzentrazioan, 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean (Kale Nagusia, 85), heriotza hau ere salatuko dugu, eta parte hartzera dei egiten dizuegu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek Osakidetzako akordio arautzailea aldarrikatzen du

LABek adierazi du Osakidetzako langile guztien lan-baldintzak hobetu behar direla zerbitzu publikoa hobetzeko, eta horretarako markoa EAEko mahai sektoriala dela, eta ez Madrilek ezarritakoa....

Greba eguna Gasteizko Shuton enpresan

Gaur, maiatzak 5, Shuton, S.L.U enpresako langileak lehen greba eguna egiten ari dira Gojainen, enpresari lan baldintza duinak eta hitzarmen justua exijitzeko. Bost hilabete...

LABek manifestaziora deitu du maiatzaren 16an Gimeno kontseilariaren kargu-uztea exijitzeko

Hezkuntza arloko langileen artean, aste gutxiren buruan, ia 2.000 atxikimendu bildu ditu “Nafarroako hezkuntzak okerrera egitearen erantzule nagusia” Gimeno dela eta horregatik “kargugabetu egin...